Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren 2. edizioko sariak banatu ditu ikasleen artean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren 2. edizioko sariak banatu ditu ikasleen artean

Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren 2. edizioko sariak banatu ditu ikasleen artean

Aurkeztutako proiektuen artean, Orit izan da irabazlea. Erabiltzaileen artean janaria elkartrukatzeko aukera ematen duen App-a

2020·01·20

$titulo.getData()


Pasa den ostiralean, urtarrilak 17, Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab 2. edizioko sariak banatu ditu.

Aurkeztutako proiektuak ondorengoak izan ziren:

  • Orit: 25 eta 35 urte bitarteko erabiltzaile gazteek, zaborretan bukatuko lukeen janaria argitartzen dute App honetan eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera dute. Janariaren elkartrukea bultzatzen du proiektuak.
  • E-corner: E-vending makina honen balio proposamena, ahalik eta hondakin gutxien sorta da kristalezko ontzien bueltaz baliatuz berrerabiltzeko. Elikagai fresko eta osasuntsuak eskaintzen dira, ingurumenarekin errespetutsuak direnak eta bezero esperientzia berri bat eskainiz.
  • Behind the tree: GKEekin batera, ondoren aipatzen diren arloetan formazio eskaintza:
    • Eguzki energiarekin praktikak
    • Ekintzailetza tailerrak
    • Ikus-entzunezko tailerrak
    • Baratza jasangarriak
    • Ekonomia zirkular eskolak
  • BiPens: Eguneroko otordu eta hezkuntzaren fusioa. Haurrak protagonista diren espazioen diseinua, imaginazioak hegan egin dezakeen eta naturarekin eta otroduekin multikonektatuta dagoen espazioa eta nola ez, era hezitzaile baten.
  • Repera: Perfektuak ez direlako saltzen ez diren fruta eta barazkiei bigarren aukera bat eman. Produktu hauek jaso eta beraiekin azken produktu desberdinak sortu.

Proiektu sarituak ondorengoak izan ziren:

  • 1. saria: Orit
  • 2. saria: Repera
  • 3. saria: BiPens

Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen Changemaker Lab izeneko programa hau, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean, diziplinarteko taldeen bidez, ekintzailetza sustatzera zuzendu da. Programak lau hileko iraupena izan du eta 22 ikaslek parte hartu dute. Changemaker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Programaren helburua, enpresen sorrera sustatzea da.

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). Programa KIMU BERRIk bultzatuta dago eta GAZTENPRESAk babestuta.