Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak eman dizkie 602 egresaturi

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak eman dizkie 602 egresaturi

DIPLOMA BANAKETA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak eman dizkie 602 egresaturi

Ekitaldia Donostiako Kursaalean izan zen eta auditoriora bertaratu ziren ikasleen senitartekoak.

2023·05·22

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 2022ko graduko, masterreko eta doktoregoko egresatuei diplomak eman zizkien ostiralean Kursaalean. Guztira 602 lagun izan ziren, 377 gradukoak, 195 masterrekoak eta 30 doktoregokoak.

Ekitaldian honako hauek hartu zuten parte: Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Carlos Garcíak, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak; Nekane Errastik, Eskolako koordinatzaile akademikoak, eta hitzaldia eskainiko duen Leire Colomok, AMPOko Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko zuzendariak (hitzaldi bat eskainiaz). Hernaniko, Arrasateko eta Ordiziako alkateaek ere parte hartu zuten, izan ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak herri horietan campusak ditu.

 

 

Estatuko 5. unibertsitatea enplegagarritasunean

Asteon argitaratu da Espainiako Unibertsitate Sistemaren U-Rank rankinga, BBVA eta Ivie erakundeek egiten dutena. Bertan, Mondragon Unibertsitatea 5. tokian dago ingeniaritzen arloko laneratzeari dagokionez. Mondragon Unibertsitateko graduko ikasketetan okupazio-tasa % 95ekoa da, eta unibertsitate-masterren enplegu-tasa ere % 95ekoa.

Unibertsitateak hiru titulazio berri jarri ditu martxan ikasturte honetan, industriaren beharrei erantzuteko asmoz: Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko gradua, Energia Sistema Adimendunei buruzko masterra (Galarretako campusean) eta Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako masterra (Arrasateko campusean). Ingeniaritzako titulazio berri horiek industriak berak eskatzen ditu, eta gazteen artean oso harrera ona ari dira izaten.

Berritasunen artean, aipagarria da Robotika eta Kontrol Sistemetako masterra Bilbao AS Fabrik campusean ere eskainiko dela 2023ko irailetik aurrera.