LEINN Graduko diploma banaketa Mondragon Team Academyko laborategietan
LEINN Graduko diploma banaketa Mondragon Team Academyko laborategietan
LEINN Graduko diploma banaketa Mondragon Team Academyko laborategietan
Maiatzean eta ekainean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) diplomak emateko ekitaldiak egiten ari da Mondragon Team Academy sareko laborategietan
Joan den maiatzaren 9an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bilboko, Irungo eta Oñatiko laborategietako eta nazioarteko laborategietako leinnerrei diplomak emateko ekitaldi bateratua egin zen. Ekitaldia Lander Beloki Enpresagintza Fakultateko dekanoak zuzendu zuen eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak itxi zuen. Ekitaldian zehar, leinner taldeek beren ikaskuntza eta esperientziak partekatu zituzten bertaratutakoekin, taldeko ekintzaile gisa egindako ibilbideari balioa emanez.
Ospakizunek datozen asteetan jarraituko dute gainerako laborategietan:
- Madril – maiatzaren 30a
- Bartzelona – ekainak 6
- Valentzia – ekainak 13
Aurten, 180 leinner inguruk graduko ikasketak amaitu eta diplomak jasoko dituzte sareko hainbat puntutan.
LEINN gradua formatu presentzialean ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresagintza Fakultateko hiru campusetan: Oñatiko campusean, Bidasoako campusean (Irun) eta Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF). Gainera, ekintzailetza-laborategiak garatu dira formatu erdipresentzialean, hainbat erakunderekin lankidetzan, eta gaur egun laborategiak dituen nazioarteko ikaskuntza-sare bat sortu da:
- Madril (TeamLabsekin)
- Bartzelona (TeamLabsekin)
- Valentzia (Florida Universitària-rekin)
- Malaga (TeamLabsekin)
- Shanghai-Txina-Nazioarteko ibilbidea (Travelling U-rekin)
- Puebla – Mexiko (Ibero Puebla Unibertsitatearekin)
- Seul – Hego Korea (HBMrekin)
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik zorionak eman nahi dizkiegu graduatu guztiei egindako ibilbideagatik, ausardiaz taldean ekiteagatik eta benetako ikaskuntzatik mundua eraldatzen duen komunitate global baten parte aktibo izateagatik.
Bilboko ekitaldiaren argazkiak ikusteko sartu hemen
Zorionak guztioi!