Diploma Banaketa - Oñatiko Campusa

Atzealdea

Diploma Banaketa - Oñatiko Campusa

Diploma Banaketa

Diploma Banaketa - Oñatiko Campusa

Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie Oñatiko Campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko eta masterretako 102 ikasleri.

2018·05·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak banatu dizkie Oñatiko campuseko 102 ikasleri. Ikasleok campus horretako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradukoak eta graduondokoak ziren. Zehatz-mehatz, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 45 ikaslek (22 neskak eta 23 mutilek) eta Fakultateak eskainitako masterretako 57 ikaslek (27 neskak eta 30 mutilek) jaso dituzte diplomak. Tituluak emateko ekitaldia 18:00etan izan da, Oñatiko Campuseko Enpresagintza Fakultateko Areto Nagusian.

Ekitaldi akademikoan, Álvaro Zeballosek "La importancia de reaccionar a tiempo" gaiari buruzko hitzaldia eman du.Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, itxi du ekitaldia, eta Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, ireki du.

Argazkiak