Enpresagintzako udaberriko txapelketak
Enpresagintzako udaberriko txapelketak
Enpresagintzako udaberriko txapelketak
Maiatza eta ekainean zehar, Oñati eta Bidasoako ikasleentzako egun bakarreko txapelketak antolatuko dira.

Maiatza eta ekainean zehar, enpresagintzako Bidasoa eta Oñati campusetako ikasleei zuzenduriko egun bakarreko eta ligaxka formatuko txapelketak antolatuko dira. Animatu parte hartzera, lagunartean jarduera fisikoa egiteaz gain, saria edota kredituak lortzeko aukera dago!
OÑATIKO TXAPELKETAK:
ARETO FUTBOLA
- Maiatzak 4 (astelehena) Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Izen emateak Apirilaren 27a baino lehenago. Ligaxka formatuan jokatuko da.
FRONTENIS BINAKA
- Maiatzak 13 (asteazkena) Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 6a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.
PADELA BINAKA
- Maiatzak 14 (osteguna) Arrasateko Musakola kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 7a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.
PELOTA BINAKA
- Maiatzak 21 (osteguna) Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 14a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.
BIDASOAKO TXAPELKETAK
ARETO FUTBOLA
- Maiatzak 6 (asteazkena) Iruneko Azken Portu kiroldegian. Izen emateak apirilaren 29a baino lehen. Ligaxka formatuan jokatuko da.
FRONTENIS BINAKA
- Maiatzak 13 (asteazkena) Iruneko Artaleku kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 6a baino lehen. Egun bakarreko txapelketa izango da.
Txapelketak izena ematen duzuen ikasleon ordutegi eta beharretara egokitzen saiatuko gara! Datak alda daitezke.
Txapelketetan izena emateko interesa edukiz gero idatzi kirolak.enpresagintza@mondragon.edu helbidera edo eman izena zuen kabuz hemen.
ANIMATU!!!!
