Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza teknologikoko lehiaketen izen emateak irekita

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza teknologikoko lehiaketen izen emateak irekita

LEHIAKETA

Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza teknologikoko lehiaketen izen emateak irekita

Ideia teknologiko berritzaileak dituzten ikasleek bi lehiaketetan parte hartzeko aukera dute: batek sari ekonomiko du, eta besteak aldiz enpresa errealitatean martxan jartzeko beka eta baliabide ekonomikoak eskaintzen ditu.

2021·05·12

$titulo.getData()


Irekita dago jadanik Mondragon Goi Eskola Politeknikoak sustatzen dituen ekintzailetza teknologikoko lehiaketen izen emate garaia. Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da ideia teknologikoak edukitzea, beraz ikasle guztiak animatzen ditugu gizarte edo industriaren beharrak identifikatu eta soluzio teknologikoak pentsatzera lehiaketa hauetan parte hartzeko. 

Lehiaketek honako modalitateak dituzte:

  • ENGIPRENEURSHIP lehiaketa (EPS): Lanbide Heziketako ikasleei, graduko 3. edo 4.mailakoei, masterrreko ikasleei zein doktoregaiei zuzenduta dago, baita Alumniei ere. Zure ideia teknologikoa errealitate bihur daiteke lehiaketan honen bidez. Banaka edo taldeka har daiteke parte. Lehiaketako 2 irabazleek beka bana jasoko dute datorren ikasturtean ideia horretan lan egin dezaten, baita errekurtso ekonomikoak ere (10.000€ bitarte) ideia garatzen hasteko. Bekarekin batera unibertsitateko ekipamentu teknologikoa erabili ahalko da, aholkularitza zerbitzua edukiko dute, lan egiteko espazioa ere bermatuko da etab.
  • TECHNOPRENEURSHIP lehiaketa (TPS): Lanbide Heziketako ikasleei, graduko 2.eta 3.mailako ikasleei, masterreko ikasleei eta doktoregaiei zuzenduta dago, baita Alumniei ere. Banaka edo taldeka har daiteke parte. Ideia teknologikoak sustatzea du helburu eta sari gisa 100 eta 500€ bitarteko sariak emango dira.

Informazio garrantzitsua:

Lehiaketetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da maiatzak 10 eta 30 artean galdetegiaren bitartez izena ematea. Azpian dauden oinarriak irakurtzea behar beharrezkoa izango da bertan adierazten baita izen emateko baldintzak, dokumentazioa etab.

Data eta hitoak

  • Maiatzak 10: Izen ematearen irekiera
  • Maiatzak 25: Edukiak lantzeko formakuntza
  • Maiatzak 30: Izen emate itxiera
  • Ekainak 4: Edukiak lantzeko formakuntza
  • Ekainak 7: Dokumentazioaren entrega
  • Ekainak 14: Finalistaren jakinaraztea
  • Ekainak 18: Finala

 

LEHIAKETAKO OINARRIAK         LEHIAKETAREN INFORMAZIOA

LEHIAKETAREN IZEN EMATEA