ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO BERRIA ESKAINIKO DU MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK

Atzealdea

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO BERRIA ESKAINIKO DU MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK

Titulo berria

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO BERRIA ESKAINIKO DU MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK

2026ko irailetik aurrera eskainiko da titulazio berria Arrasaten eta inguruko enpresen beharrei erantzuna emateko ipiniko da martxan.

2026·03·25

$titulo.getData()


Debagoieneko Goi Mailako Lanbide Heziketako eskaintzak berritasun bat izango du 2026ko irailetik aurrera. Izan ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Energia Berriztagarrien Goi Mailako Zikloa ipiniko du martxan.

Hazkundean dagoen sektore honi erantzuna emateko asmoz, 25 plaza eskainiko dira euskaraz eskainiko den programa honetan. Bi urteko ikasketa planaren baitan aurreikusten dira enpresen benetako erronka eta beharretara lerrokatutako proiektu praktikoak, enpresetara bisitak, praktikaldiak eta formazio dualean parte hartzeko aukera etab. Atzerriko enpresa batean praktikaldia egiteko aukera ere eskainiko da, HETEL eta Erasmus + programari esker.  

Xabier Lizaur, EKITERMIK enpresako ingeniaritza eta instalazioen ingeniariaren hitzetan, “Energia berriztagarriek protagonismo handia hartu dute azken urteetan, hazten ari den sektorea da, eta langile kualifikatuen behar handia dugu”. Plaka fotovoltaikoen proiektuak diseinatu, instalatu eta mantentzeaz arduratzen da EKITERMIK eta ingeniariak argi dio “Sektore honek bertako langile kualifikatuen falta duela eta, oso ohikoa izaten da beste probintzietako langileak Euskal Herrian lanean ikustea.”

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako koordinatzailea den Gorka Aretxagak dioenaren arabera, “Urteak daramatzagu sektore honetan gorakada ikusten eta pausoa eman dugu, ziur gaude bailarako gazteei aukera berri bat eskaintzen ari garela enplegagarritasun handiko sektore batean murgiltzeko”.

Programa akademikoa eta puntako instalazioak

Bi urteko ikasketa planak askotariko gaien inguruko ezagutza bermatzen du: zentraletako sistema elektrikoak, fotovoltaikoen konfigurazioa eta muntaketa, parke eolikoen muntaketa eta mantentze lanak, arrisku elektrikoen prebentzioa, telekontrola eta automatismoak, besteak beste.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan gaiarekin lerrokatutako beste espezialitate batzuetako ikasketak eskaintzen direnez, punta puntako laborategi eta instalazioak erabili ahal izango dituzte ikasleek, hala nola, elektronikako laborategia, automatismoen laborategia, robotika laborategia, makina elektrikoen laborategia edota instalazio elektrikoen laborategia.

 

Ate irekiak


Martxoaren 28an izango da lehen ate irekien saioa (11:00tan) eta bigarren saio bat ere egongo da maiatzaren 9an (11:00).

Aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da.

 

Harremanetarako