Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Atzealdea

Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Ikerketa

Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Mondragon Unibertsitateko ikertzailea joango da AEBetako University of Nevada Renoko Center for Basque Studies-era aztertzera diasporako kideek Euskal Herriari buruz informatzeko erabiltzen dituzten moduak, jarraitzen dituzten gaiak eta lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.

2021·05·03

$titulo.getData()


Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategia laborategiko ikertzailea eta Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko irakasleak irabazi du aurtengo “Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021” katedra. Beka horri esker, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak aztertu ahal izango du, bertatik bertara, batetik, Euskal Herriko jatorriko AEBko diasporako kideek Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak eta, bestetik, kide horiek euskal lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.

 

Eneko Bidegainen ikerketa proiektuaren helburu nagusia da konparatzea Amerikako Estatu Batuetako euskal diasporako kideek aro analogikoan eta aro digitalean jarraitzen zituzten eta dituzten Euskal Herriko berriak, arreta berezia jarriz jatorriz Euskal Herri kontinentalekoak direnenetan. Honako galderei erantzungo die ikerketak: zein ziren eta dira Euskal Herriko berriak jarraitzeko motibazioak eta bideak? Zein gai jarraitzen zuten eta dute? Alde horretatik, Euskal Herri kontinentalaren eta penintsularraren arteko muga administratiboak ba al du eraginik diasporakoen begietan?

 

Ikerketa egiteko, Bidegainek aztertuko ditu Renoko Jon Bilbao Liburutegian dauden gutunak eta egingo ditu sakoneko elkarrizketak Euskal Herriko aldizkariak jasotzen dituzten diasporako kideekin eta aldizkari digitalak irakurtzen dituztenekin.

 

Bi hilabetez egongo da Eneko Bidegain ikertzailean Renoko unibertsitatean. Ikerketaren emaitzak jardunaldi akademiko batean aurkezteko dira, eta dibulgazio lanak ere sortuko dira. Horrez gain, egotaldiaren helburua izango da da euskal diasporaren ikerketarako trukerako espazioak garatzea, lankidetzarako aukera berriak identifikatzea eta elkarlanerako proiektu berriak garatzea.


Etxepare Euskal Institutuak eta University of Nevada Renoko Center for Basque Studies-eko Jon Bilbao Liburutegiak antolatzen dute “Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021” izeneko beka.