Egunerokotasun zailean enpresatan produktu nahiz negozio ideia berriak diseinatu edota garatzeko arintasuna jorratzeko jardunaldia

Atzealdea

Egunerokotasun zailean enpresatan produktu nahiz negozio ideia berriak diseinatu edota garatzeko arintasuna jorratzeko jardunaldia

JARDUNALDIA

Egunerokotasun zailean enpresatan produktu nahiz negozio ideia berriak diseinatu edota garatzeko arintasuna jorratzeko jardunaldia

Goi Eskola Politeknikoak antolatu du datorren otsailaren 3-an doako seminarioa, jarraitu ahalko dena bai aurrez aurre bai birtualki.

2021·01·18

$titulo.getData()


“Empresa ágil: conoce a tu cliente, diseña tu idea de negocio y lánzala con el esfuerzo y la inversión justas” jardunaldia egingo da otsailaren 3an, 9:00etatik 13:00etara, Bilboko Merkataritza Ganbaran. Horrez gain, online konektatzeko aukera egongo da eta izen-ematea doakoa izango da.

Enpresek ezinbestekoa dute produktu/zerbitzu/prozesu berriak garatzea edo jada daudenetan hobekuntzak ezartzea modu arinean eta asebetez euren bezeroen beharrak. Erraza da esaten... eta ez horren zaila egiten tresna egokiak edukiz gero.

Jardunaldi honetan identifikatuko dugu egoera hautako problematika eta proposatuko ditugu jarduera lerroak konponbide gogobetekoa lortzeko. Horretarako, azalduko dira berrikuntza eta tresnen garapenean praktika arin garrantzitsuenak bezeroari bizkor entregatzeko, asebetez bere behar aldakorrak eta etengabe hobetuz.

Partaideek jardunaldiko emaitzak pertsonalizatu ahal izateko, partaide bakoitzaren enpresan proiektu erreal bat definitzeko lan egingo da eta azalduko dira Goi Eskola Politeknikoak eskuragai dituen tresnak erronka hauek arrakastaz betetzeko.

Jardunaldiko informazioa eta izen-ematea hemen

Modu presentzialean izena eman nahi dutenek e-mail bat bidali beharko dute korreo helbide honetara jguallar@mondragon.edu gai gisa jarriz “Enpresa arin jardunaldia”.

Egitaraua

9:00-9:10Egitaraua eta lateral thinking ariketa.

9:10-9:40. Zure bezeroaren beharren (globalak) identifikazioa: utzi zure produktuaz hitz egiteaz eta hasi zure bezeroari buruz hitz egiten: Empathy map

9:40-10:10. Diseinua berrikuntzaren motor gisa.

10:10-10:40. Produktu eta zerbitzuen garapen arinaren gakoak.

10:40-11:10. Espres negoziazio teknikak: nola erabili balio proposamena eta enpatia bizkor egiteko aurrera salmenta prozesuetan: Value Proposition Canvas

11:10-11:30. Formazio eta transferentziarako programak.

11:30-11:50. Atsedena.

11:50-12:45. Parte hartzaileen ezarpen proiektu propioen definizioa.

12:45-13:00. Ondorioak eta itxiera.