Lanbide heziketako 2. mailako ikaslegoari ekintzailetasuna pertsonen kudeaketara bideratzeko formakuntza

Atzealdea

Lanbide heziketako 2. mailako ikaslegoari ekintzailetasuna pertsonen kudeaketara bideratzeko formakuntza

KONPETENTZIAK LORTZEN

Lanbide heziketako 2. mailako ikaslegoari ekintzailetasuna pertsonen kudeaketara bideratzeko formakuntza

Jardunaldia Mondragon Goi Eskola Politeknikoak duen lan merkatura sartzeko konpetentziak lortzeko proiektu baten barnean kokatzen da

2019·12·11

$titulo.getData()


Abenduko lehen astean “Lanbide Heziketako 2. mailako ikaslegoaren artean ekintzailetasuna pertsonen kudeaketara bideratzeko” formakuntza saioa burutu zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Lan Mundurako Bestelako Gaitasunak Ikasten – LMGBGI – izeneko iniziatibaren barnean kokatzen da eta gure eskolak ekintzailetasun kultura sustatzeko martxan duen proiektua da.

Bere baitan, ekintzailetasuna ikuspuntu ezberdinetatik landu da, betiere etorkizunean sortuko den enpresa horretan pertsonen kudeaketa eta giza-baliabideen kudeaketarekin lotuz. Modu honetara, ekintzailetasuna enpresa bat sortzeko tresna bezala ulertzeaz gain, azpimarratzen da beharrezkoa dela pertsonen garapena kontuan izatea enpresa sortzeko ideiaren garapenaz gain. 

Fernando Paricio Carrión-ek gidatu du formakuntza hau eta Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleen artean arrakasta handia izan du Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.  

*Aktibitate hau Eusko Jaurlaritzak sustatua izan da.