Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ekintzaile-talde batek sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri du abian

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ekintzaile-talde batek sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri du abian

Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ekintzaile-talde batek sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri du abian

Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko zenbait ekintzailek Rebel Tickets aplikazioa garatu dute, gaueko aisialdiko sarrerak salerosteko

2023·10·24

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ekintzaileek aisialdiko sarrerak birsaltzeko plataforma garatu dute, eta Rebel Tickets izena jarri diote. Ikasle ekintzaile talde batek gradu-amaierako lanaren barruan eraman du aurrera ekimena. Orain, mugikorrerako aplikazioa ari dira garatzen.

Instagrameko istorioen bidez gaueko aisialdiko sarrerak —diskoteketakoak, batez ere— saltzen zirela ikusita, ikasleek aukera profitatzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Rebel Tickets. Egitasmoa gauzatuta, gazteek Bilboko, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko aisialdiko sarrerak erosi eta saldu ahal izango dituzte.

 

Aplikazioa erosoa eta erraz eskuratzekoa izan dadin diseinatu dute. Interesa dutenek jakinarazpenak jasoko dituzte, eta eragiketa guztiak segurtasunez burutuko dira, iruzurrak saihestuta. Hala, esperientzia gardena, fidagarria eta segurua bermatuko zaie. Gainera, eroslea eta saltzailea txat bidez jarri ahal izango dira harremanetan, zalantzak zuzenean argitzeko. Horiek dira Rebel Ticketsen ezaugarrietako batzuk. Aplikazioa laster egongo da deskargatzeko moduan. Bien bitartean, zerbitzua beren plataformaren bidez eskaintzen jarraituko dute.