ELKARDESIGN II proiektua martxan da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroaren eskutik

Atzera

ELKARDESIGN II proiektua martxan da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroaren eskutik

ELKARDESIGN II

ELKARDESIGN II proiektua martxan da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroaren eskutik

Gipuzkoako enpresetan Diseinu Estrategikoa integratzeko ereduak sortzen jarraituko da ELKARDESIGN II proiektuaren bigarren edizio honetan

2021·01·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) ELKARDESIGN II proiektua,Gipuzkoako Enpresak Indartzeko Diseinu Estrategiko Parte hartzailearen II. edizioa, jarri du martxan. Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak duen programak finantzatuko du proiektua.

ELKARDESIGN II proiektuaren helburua da Gipuzkoako enpresek Diseinu Estrategiko Parte hartzailea integratu dezaten ereduak sortzea, enpresen berrikuntzarako eta lehiarako abantailarako bide gisa. Oraingo edizioan, Gipuzkoako lau enpresa hauek hartuko dute parte proiektuan: Logikaline, contact center eta bezeroen arretarako zerbitzuen hornitzailea; Galbaian, jabetza industriala eta intelektualean aditua; Ausolan, lider nazionala kolektiboentzako sukaldaritza eta garbiketa lanetan; eta Laboral Kutxa, kreditu kooperatiba ezaguna. DBZk Diseinu Estrategikoko ezagutzak eskuratzen eta Diseinu Estrategikoan oinarritutako zerbitzuak martxan jartzen lagunduko die, zerbitzuen kalitatea eta bezeroaren esperientzia hobetzeko berrikuntza prozesuetan erabiltzaileen partaidetza aktiboarekin, hori baita da Diseinu Estrategikoaren ikuspegiak integratzen duena.

Esperimentazio praktikoetatik, DBZk Diseinu Estrategikoa erakundean integratu eta praktikatzeko ereduak sortuko ditu. Gainera, proiektuaren aurreko edizioan garatutako neurketa ereduaz baliatuta aztergai diren kasuen diseinu estrategikoak duen inpaktua aztertuko da. Proiektuaren emaitzak webinar baten bidez eta hainbat publikazioren bidez zabalduko dira.

ELKARDESIGN I proiektua ezagutu nahi baduzu edo Diseinu Estrategikoa Gipuzkoako enpresetan integratzeko eskuliburua eskuratu nahi baduzu, esteka honetara jo: ELKARDESIGN proiektua