Transferinn proiektuak 150 enpresari berrikuntza zerbitzuak eskaintzea aurreikusten du

Atzealdea

Transferinn proiektuak 150 enpresari berrikuntza zerbitzuak eskaintzea aurreikusten du

PROIEKTU EUROPARRA

Transferinn proiektuak 150 enpresari berrikuntza zerbitzuak eskaintzea aurreikusten du

Proiektuaren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko gunearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

2017·10·11

$titulo.getData()


Irailaren amaieran TransferINN proiektu europarraren hirugarren bilera egin zen Ariegen (Frantzia). Proiektuaren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko gunearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea, unibertsitateetan, ikastetxeetan eta zentro teknologikoetan dauden ezagutzak Enpresa Txiki eta Ertainetara eta ekintzaileei transferituz, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatu ditzaten.

Datozen 6 hilabetetarako helburu nagusia da proiektua egituratzeko osatu diren 4 lantaldeak abian jartzea eta enpresekin proiektu berritzaileak ezartzen hastea. Gai hauen inguruan antolatu dira lau nodo horiek: Fabrikazio Aurreratua – honetan Mondragon Unibertsitatekoa Goi Eskola Politeknikoa parte hartzen ari da, ESTIArekin eta Azaro Fundazioarekin batera–, Nekazaritza; Elikagaien Industria; eta Turismoa.

Proiektua bukatzen denean, proiektuko kide guztien artean guztira 150 enpresari eskainiko diete berrikuntza zerbitzua.

Programa Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020).

TRANSFERINN proiektuaren %65 Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) finantzatzen du, eta proiektua Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren zatia da (POCTEFA 2014-2020).