Robotika eta Automatizazioa heziketa zikloko ikasleek Siemenseko 11. Prototipoen Lehiaketara aurkeztutako Prentsa 4.0 proiektua 4 finalisten artean dago

Atzera

Robotika eta Automatizazioa heziketa zikloko ikasleek Siemenseko 11. Prototipoen Lehiaketara aurkeztutako Prentsa 4.0 proiektua 4 finalisten artean dago

LEHIAKETA

Robotika eta Automatizazioa heziketa zikloko ikasleek Siemenseko 11. Prototipoen Lehiaketara aurkeztutako Prentsa 4.0 proiektua 4 finalisten artean dago

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Siemensek antolatzen duen estatu mailako lehiaketa honetako 5 edizioetan parte hartu du, eta horietako 3tan finalista izateak erakundeak eskaintzen duen kalitate altuko formakuntzaren adierazgarri da.

2019·05·24

$titulo.getData()


Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Heziketa Zikloko ikasle talde batek Prentsa 4.0 proiektua aurkeztu zuen Siemenseko 11. Prototipoen Lehiaketara. Parte hartu duten estatu mailako 40 hezkuntza zentroetatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko proiektua 4 onenen artean aukeratua izan da. 

Automatizazioa eta Robotika Industrialeko taldea Asier Odriozola, Aitor Merino eta Imanol Aretak osatzen dute, eta Oihane Lameirinhasen laguntza eduki dute bideoaren produkziorako. Epaimahai teknikoak apirilean egin zuen lehen balorazioaren ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko proiektua 10 onenen artean hautatua izan zen. Bigarren fasean enpresa eta hezkuntza zentroek euren bozkak emateko aukera izan dute, eta hauek ere Mondragon goi Eskola Politeknikoko Prensa 4.0 proiektua babestu dute lehen 4 onenen artean sailkatuaz. 

Sari banaketa datorren ekainaren 10ean ospatuko da Madrilen eta bertan jakingo da talde irabazlea zein den. Ikasle parte hartzaileak eta Mondragon Goi Ekola Politeknikoko Automatizazioko irakasleak bertan egongo dira lortutako emaitzaz harro, izan ere, 3 urteetan finalista izateak bere horretan, badu meritua. 

Zorte on!

 

Bideoa