DRIVES proiektuak datozen 30 urteetan automobilgintza industriak izango dituen eraldaketa joerak antzeman ditu

Atzera

DRIVES proiektuak datozen 30 urteetan automobilgintza industriak izango dituen eraldaketa joerak antzeman ditu

TRANTSIZIOA

DRIVES proiektuak datozen 30 urteetan automobilgintza industriak izango dituen eraldaketa joerak antzeman ditu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa DRIVES kontsorzioaren kide da automobilgintza industriaren hornikuntza katean PYMESentzako giza kapitaleko irtenbideak identifikatzea du helburu

2019·12·17

$titulo.getData()


Etorkizuneko ibilgailuak izango dira hiritarren erabilera portaerei erantzuna; elektrifikazio, elkartruke, autonomia eta konektibitate joera errekonozitutan oinarriturik. Trantsizio honek gidatuko du automobilgintza industriaren eraldaketa. Horrenbestez, espero da gaitasun berrien eskaria hazi egingo dela datozen 30 urteetan.

Testuinguru hori dela eta, azken bi urteetan DRIVES kontsortzioa aritu da anbizioz lanean egungo automobilgintza sektoreko balio kate osoan zehar gaitasun beharren eta eskaintzen egoeraren irudi bat lortzeko.

Galdetegi batek ahalbidetu du hobeto ulertzeko zeintzuk diren egungo gaitasun beharren erantzuleen aldaketa bultzatzaileak. Bost makro-bultzatzaile aztertu dira:

  • Kotxea erabiltzeko eran aldaketa (4 aldaketa bultzatzaile).
  • Klima-aldaketa, ingurumena eta beroa (4 aldaketa bultzatzaile).
  • Globalizazioa eta jokalari berriak (3 aldaketa bultzatzaile).
  • Teknologia berriak eta jokalari berriak (9 aldaketa bultzatzaile).
  • Egiturazko aldaketa (3 aldaketa bultzatzaile).

Galdetegia bete duten entitateek negozioko egiturazko aldaketen garrantzia nagusia nabarmendu dute, horien baitan dauden formazio eta gaitasun berriak lortzea eta klima-helburuak. Hori horrela izanik ere, galdetegien analisi osoa ez dago amaitua eta hainbat elementu-gako erantzuteke daude, hala nola hezkuntza hornitzaile eta industriaren gaitasun beharren arteko kooperazioa. 

Emaitza jada ebaluatuekin eta automobilgintza sektoretik lortutako ezagutzekin txostena sortu da, horiek guztiek DRIVESen emaitza gakoetako bat suposatzen dutelarik eta balio-kate osoan zehar automobilgintza sektorearen joera-gakoak identifikatzen ditu.

DRIVES kontsortzioa datozen hilabeteetan hasiko da emaitza garrantzitsuenak barreiatzen eta Eskualde eta Hirien Astean zehar eginiko tailerrean euren lehen aurkezpena egingo dute. Mangualdek, automobilgintza taldearekin Elkarturiko Eskualde bat izanik, DRIVESeko partnerrekin batera urriaren 9an sustatu zuen eztabaida bat hizpide harturik plan honek nola “Ekarpena egingo dion eskualde garapenari automobilgintza sektoreko gaitasunak birdiseinatuz”.

Europar Batasunak DRIVES proiektua (Development and Research on Innovative Vocational Educational Skills), kofinantziatu du Erasmus+ programako 591988-EPP-1-2017-1-CZ-EPPKA2-SSA-B hitzarmenaren barruan.