Munduak zure begirada behar du
Munduak zure begirada behar du
Munduak zure begirada behar du
Emakume eta neska zientzilarien nazioarteko eguna

Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko hiru erreferenteren ahotsa bildu nahi izan dugu: Irantzu Calvo Santamaria (Enpresagintza Fakultatea), Ione Uriarte Iñurrategi (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) eta Nekane Errasti Lozares (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa).
Hirurek bat egiten dute mezu argi batekin: "Emakumeek parte hartzen ez badute, errealitatearen parte bat galtzen dugu".
Ildo horretan, FIRST LEGO League bezalako ekimenak funtsezkoak dira. Ez da lehiaketa huts bat; neska askok dituzten "oztopo emozionalak" gainditzeko eta teknologiarekiko beldurrak uxatzeko zubia baizik.
Mondragon Unibertsitatetik eskerrak eman nahi dizkiegu, aurten, Arrasaten eta Bilbon izango ditugun First Lego League-ko sedeak posible egin dituzten koantolatzaileei, Innobasque eta MONDRAGON Korporazioa eta enpresa eta erakunde kolaboratzaileei, Arrasateko Udala, Ausolan, Batz, Cicautxo, Danobat Group, Erreka, Fagor, Ikerlan, Laboral Kutxa, Lana, LKS, Lortek, Maier, Ondoan, Orbik, Ulma, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentua eta Zientzia, Ikerketa eta Berrikuntza Departamentua.
