Gastronomia taldeak euskal zaporeak dastatzen jarraitzen du

Atzealdea

Gastronomia taldeak euskal zaporeak dastatzen jarraitzen du

SOZIOKULTURALA

Gastronomia taldeak euskal zaporeak dastatzen jarraitzen du

Oraingoan Biteriko Gastronomia taldeko kideek euskal pastela egiten ikastea izan dute helburu.

2019·01·15

$titulo.getData()


Jatorriz, euskal pastela artoz, animali koipez eta eztiz eginiko pastel lehor bat zen. Gaur egun, ordea, dezente aldatu da euskal pastela egiteko modu tradizional hura. Ugariak dira jaki hau egiteko moduak, gozogin bakoitzak bere ikutua ematen baitio. Biteritarrek bailara honetan ospe handia duen errezeta bati jarraituz ekin zioten lanari, pastel-kremaz betez irin, gurin, arraultza eta azukrez egindako orea. 

Sukaldean pasatako arratsalde luze baten ondoren eta jangela zerbitzuko sukaldarien kolaborazioari esker, gainontzeko egoiliarrekin banatu zuten jaki goxo hau.