KoNet-eko lehenengo partehartze ekintzaren irabazlea Asier Uribelarrea izan zen

Atzealdea

KoNet-eko lehenengo partehartze ekintzaren irabazlea Asier Uribelarrea izan zen

PARTAIDETZA

KoNet-eko azken hiru ekintzen sariak banatu dira

Oraingoan, ekintzek, edurraren nazioarteko egunarekin, irratiaren munduko egunarekin eta emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin dute

2018·04·24

$titulo.getData()


Edurraren nazioarteko egunarekin bat egin zuen ekintzak, ondoko galdera luzatu zuen: elurra egiten duenean, zer da gehien gustatzen zaizuna?

Parte hartu zuten pertsonen arteko zozketan, Nerea Fernández Ramirez izan zen saritua. Bere erantzuna izan zen: "Mendira joan eta lagunekin jolastea". Jaso zuen saria, Forum Sport-en gastatzeko opari bale bat izan zen.

Irratiaren munduko egunean, KoNet App-a promozionatzeko 20 segunduko testu bat eskatu zen. Julen Paniagua Amillano izan zen saritua ondoko testuarekin: KoNet! MUko app berria, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa eskuragarri zure smartphonean!. Saria haririk gabeko Bluetooth bozgoragailua izan zen.

Hirugarren ekintzak, emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin zuen eta historian zehar esanguratsuak izan diren emakume zientzilarien izenak eskatu ziren. Aimar Zugaste Zubia izan zen irabazlea eta Nerea Martin Pintado zientzilaria aipatu zuen. Kasu honetan, saria, kirol kamera bat izan zen.

Gogora ezazu hurrengo ekintza martxan dagoela jada. Oraingoan, berrikuntza eta sormenaren nazioarteko eguna dela eta, bi hitz horiek entzuterakoan, hau da, berrikuntza eta sormena, zein hitz datorkizun burura esan behar diguzu. Erantzuna KoNet-etik bidali. Saria kanpoko bateria bat da. Maiatzak 10 da hitzak bidaltzeko azken eguna.