EKIN Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Team Academy-k
EKIN Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Team Academy-k
EKIN Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Team Academy-k
Ekintzaileei bideratutako hitzaldiak eta inspirazioa, II. EKIN Ekintzailetza Jardunaldietan
Coworkingak, komunitateari egiten dio erreferentzia: elkarbanatzeari. Eta ekintzailetzak eta berritzailetasunak bat egiten duen puntua, etengabeko ikasketa da. Biak konbinatuz eta elkarrengandik ikasteari lekua egiteko asmoz, EKIN Ekintzailetza Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Tolosako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetasun Unitateak, martxoaren 23 eta 24rako.
Emari Coworking Espazioak hartuko du jardunaldi hau, zeinak bi egunetan, “ekintzaile izatearen erronka”-n laguntzea duen helburu. Martxoaren 23 eta 24an ospatuko da jardunaldia, eta eskualdeko ekintzaile eta profesionalekin kontatu nahi izan da, bakoitzak, bere esperientzia mahai-inguratzeko: ekintzailetzaren tendentziak, coworking espazioen eragin positiboak eta hamaika proiekturen nondik-norakoak izango dira hizpide.
Javi Rivero izango da protagonistetako bat, AMA proiektuaren ibilbidea gai hartuta. Hitzaldiaren osteko mahai-inguruan ere hartuko du parte, eskualdeko beste aurpegi ezagun batzuekin batera: Nerea Elosegui, Ilazki Zalakain edo Iñaki Aranburu, besteak beste. EMARI Coworking Espazioan hazitako proiektuak ere badira tarteko, gune honen emankortasunaren erakusle. Espazioa bera ezagutu nahi duen ororentzat ere aberasgarria da jardunaldia.
Laburbilduz, ekintzaileen arteko harremanak sustatzearekin batera berrikuntzaren munduko azken albisteak izango dira hizpide, eta ekitera animatzeko zalantzan daudenentzat aholkuak ere ez dira faltako. Ekiteko gogoz edo bere proiektuari bultzada bat emateko asmoz dauden pertsona guztiak daude gonbidatuta.
Jardunaldia doakoa bada ere, izena ematea beharrezkoa da. http://emari.eus/ekin-izenematea atarian egin daiteke, edo emari@emari.eus helbidera mezu bat bidalita.
PROGRAMAZIOA:
Martxoak 23 (asteazkena) | Martxoak 24 (osteguna) | ||
17:30 | Emari Coworking Espaziora ongi etorria eta ekimenaren aurkezpena. | 17:30 | Hitzaldia: ekintzaile baten gogoetak.
(Javi Rivero | AMA) |
17:45 | Hitzaldia: Ikusten duguna, egiten duguna eta garena: tendentziak, proiektuak eta kooperatiba esperientzia.
(Irune González eta Ainara Atorrasagasti | DOT) | 18:15 | Mahai-ingurua: ekintzailetasuna bailaran.
* Javi Rivero | AMA * Iñaki Aranburu | OROI * Nerea Elosegui | FUNDACIÓN EMPLEA * Ilazki Zalakain | BENIO * Cristina Larrañaga | TOLOSAKO UDALA * Josune Prieto | MTA-MUE |
19:00 | Hitzaldia: Coworking guneak, sorkuntzarako eta aukerak gauzatzeko epizentro gisa.
(Sayuri Alvarado | Impact HUB Donostia) |