Latinoamerikatik etorritako 16 lagunek egingo dute Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialen ikastaroa

Atzera

Latinoamerikatik etorritako 16 lagunek egingo dute Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialen ikastaroa

EKONOMIA SOLIDARIOA

Latinoamerikatik etorritako 16 lagunek egingo dute Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialen ikastaroa

Hirugarren edizio honetan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik etorritako 16 lagunek egingo dute ikastaroa. LANKI Kooperatibagintzaren Ikertegiak eta Alboan Fundazioak antolatu dute ikastaroa.

2017·12·23

$titulo.getData()


Abian da, Aretxabaletako campusean, Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta sozialean Espezializazio Diplomaren hirugarren edizioa. Oraingo edizioan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik etorritako 16 lagunek egingo dute ikastaroa. Ikastaroa antolatu dute

Ikastaroaren helburu nagusia da eskaintzea baliabideak Latinoamerikako ekonomia sozial solidarioan aritu diren erakundeei euren ekimenak sendotu eta bideragarri egin ahal dezaten. Izan ere, ikastaro honen bidez, kudeaketa ekonomikoa eta soziala zein genero-ekitatearen arloan, hainbat konpetentziak garatuko dituzte Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguai eta Nikaraguatik etorritako parte-hartzaileek.

Ikastaroa hasi zen pasa den urtarrilean 8an eta bukatuko da martxoaren 23an. Ikastaroan parte hartuko dute Mondragon Unibertsitateko hiru fakultatetako irakasleek: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Enpresagintza eta Goi Eskola Politeknikoa. LANKI Kooperatibagintzaren Ikertegiak eta Alboan Fundazioak antolatu dute ikastaroa.

 

Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruz lagundu du ikastaroa hau; gainera, proiektuaren laguntzaileak dira Aretxabaletako Udala, Mundukide Fundazioa eta y Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea.