EKOBI: Bidasoan eko-parke industrialak sustatzen

Atzera

EKOBI: Bidasoan eko-parke industrialak sustatzen

Eko-Parke Industrialak

EKOBI: Bidasoan eko-parke industrialak sustatzen

EKOBI Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea - MIKen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren arteko proiektu gisa sortu da, Bidasoa Activaren lankidetzarekin

2021·03·25

$titulo.getData()


EKOBI proiektuaren helburu argia da industria-parkeak eko-parke industrialetara eraldatzea sustatzea, interekintzailetza-ekimenen eta aliantza adimendunen bidez Bidasoan.

Eko-parke industrial bat, elkarrekin jabetza komun batean kokatutako manufaktura eta zerbitzu enpresen komunitate bat da. Enpresa kideek ingurumen, ekonomia eta gizarte-jarduna hobetu nahi dute, ingurumen-gaien eta baliabideen kudeaketan lankidetzan arituz.

Sinbiosi industriala aplikatzen da trantsiziorako funtsezko estrategia gisa. Sinbiosi industrialak lehiarako abantaila lortzeko ikuspegi kolektiboan tradizionalki banandutako erakundeak inplikatzen ditu, eta materialen, energiaren, uraren eta azpiproduktuen truke fisikoa inplikatzen du.

Proiektuaren faseak

Hauek dira proiektuan zehar garatuko diren faseak:

1.- Ekosistemako eragileen diagnostikoa.
Ekosistemako eragileen konfigurazioa diagnostikatzen da, industria-parkeek duten zereginean arreta jarriz.

2.- Aukera-eremuen definizioa.
Enpresen arteko aliantza adimendunen bidez ekintzailetzaren arteko ekimenak identifikatzea ahalbidetuko duten aukera-espazioak definitzen dira, industria-parkeak eko-parke industrialetara igarotzea bultzatuz.

3.- Interekintzailetza Ekimenak aktibatzea.
Interekintzailetza-ekimenak aktibatzen dira aliantza adimendunen bidez industria-parkearen esparruan.

4.- Eraldaketa-ereduaren diseinua.
Industria-parkeak eko-parke industrial bihurtzeko oinarriak ezarriko dituen eredua diseinatzen da.

Onura nagusiak

Proiektu honetan hainbat onura mota ikus ditzakegu, besteak beste, onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.
Hauek dira proiektu hau martxan jartzearen onura nagusiak:

Onura ekonomikoak

  • Zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzea;
  • Hondakinak ezabatzeko eta baliabideen eta energiaren kontsumoa murrizteko kostuak aurreztea;
  • Lehiakortasuna handitzea
  • Parkearen eta enpresen iraunkortasuna.

Gizarte-onurak

  • Tokiko lanpostuak sortzea;
  • Lan-baldintza hobeak;
  • Talentua garatzea lurraldean;
  • Tokiko komunitatearen ongizatea;
  • Parte-hartze eta konpromiso handiagoa;
  • Genero-berdintasuna hobetzea;
  • Segurtasun handiagoa.

Ingurumen-onurak

  • Kutsadura-mailak murriztea, baliabideak modu eraginkorragoan erabiliz (lehengaiak, ura, energia);
  • Hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea;
  • Substantzia kimikoen eta arriskutsuen kudeaketa hobetzea;
  • Biodibertsitatea eta natura zaintzea eta babestea.