Ekainaren 17an, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online

Atzealdea

Ekainaren 17an, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online

Jardunaldia

Ekainaren 17an, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online

Eragin ikerketaren bueltan antolatutako jardunaldian, Talentua definitzen duten dimentsioen neurketaren emaitzak azalduko dira eta, gipuzkoako ikastetxeetako ordezkariekin batera, gaiaren gaineko hausnarketa sustatuko da.

2021·06·09

$titulo.getData()


Ekainaren 17an, eta Eragin ikerketa proiektuaren barruan, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan Jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Online egingo den jardunaldia hasiko da 10:00etan eta bi ordu iraungo du.

 

Mintegian, azalduko dira, batetik, Talentua definitzen duten dimentsioen neurketaren Gipuzkoako emaitzak; bestetik, eta ikastetxeetako errealitate eta beharrekin uztartzeko asmoarekin, planteatuko da talentuaren dimetsioen bueltan, hausnarketa partekatu bat Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako arduradunekin. 

PARTE-HARTZAILEAK

  • Julen Otegi (Axular Lizeoa)
  • Koro Epelde (Zumaiena)
  • Amaia Arrastoa (Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola)
  • Mireia Muruamendiaraz (Arizmendi Ikastola) 
  • Nagore Ipiña (Dekanoa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).
  • Iñaki Larrea (ERAGIN ikerketa proiektuaren koordinatzailea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).
  • Oxel Azkarate: moderatzailea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).

Jardunaldian, laburpen-grabazio grafikoa -graphic recording- egingo da.