EGITUR-AI proiektua izan da I. Hezkuntza Berrikuntzako Lehiaketako irabazlea
EGITUR-AI proiektua izan da I. Hezkuntza Berrikuntzako Lehiaketako irabazlea
EGITUR-AI proiektua izan da I. Hezkuntza Berrikuntzako Lehiaketako irabazlea
Sei proposamen aurkeztu dira lehen edizioan, eta EGITUR-AI ekimenak lortu du puntuaziorik altuena, adimen artifizialean oinarritutako tutoretza adimentsuaren bidez ikaskuntza hobetzeko helburuarekin.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak amaitutzat eman du I. Hezkuntza Berrikuntzako Lehiaketa, eta eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten talde guztiei egindako ekarpenagatik. Lehen edizio honetan guztira sei proiektu-proposamen jaso dira, denak ere interes handikoak eta hezkuntza-berrikuntzaren ikuspegitik balio handikoak.
Aurkeztutako proposamenen artean, EGITUR-AI proiektua izan da epaimahaiaren baloraziorik onena jaso duena, guztira 84 puntu eskuratuta. Proiektuaren helburua Adimen Artifizialean oinarritutako Tutoretza Adimentsua Egitura-Diagramen Ikaskuntzan aplikatzea da, fisika mekanikoko oinarrietatik hasi eta egitura konplexuetara iritsi arte; haren eragina gradu zein master mailako ikasketetara zabaltzea aurreikusten da.
Saria dela eta, EGITUR-AI proiektuak proiektua garatzeko dedikazioa izango du 2026-2027 ikasturtean, ekimena garatu eta martxan jartzeko. Proiektuko emaitzak hurrengo ikasturtean partekatuko dira eta beste arlo batzuetara hedagarria den tresna garatzea esperoa da.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak nabarmendu nahi du ekimenak izan duen harrera ona, eta hezkuntza-berrikuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi duten parte-hartzaile guztien lana eta inplikazioa eskertu nahi ditu.

