Film laburren lehiaketaz gain, tailerrak, masterclassak, performance-ak eta kontzertuak ekarriko ditu 2024ko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak

Atzealdea

Film laburren lehiaketaz gain, tailerrak, masterclassak, performance-ak eta kontzertuak ekarriko ditu 2024ko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak

Huhezinema 2024

Film laburren lehiaketaz gain, tailerrak, masterclassak, performance-ak eta kontzertuak ekarriko ditu 2024ko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak

Urtarrilaren 24, 25 eta 26an, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean eta inguruan egingo da jaialdiaren 17. edizioa.

2024·01·19

$titulo.getData()


Urtero bezala, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Jaialdiaren 17. edizioa hau egingo da urtarrilaren 24, 25 eta 26an. Inaugurazio ekitalditik hasi eta sariak banatu arte, jaialdiak esperientzia aberasgarria eskainiko du ikusleentzat; hala, hiru egunez, ikusleak hunkitu, inspiratu eta entretenitzeko moduko film laburrak erakusteaz gain, beste hainbat ekimen antolatuko dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek. 

Jaialdiaren egitaraua eta film laburren gaineko informazio (pdf)

Aurtengo edizioan, 21 film labur eta 10 bideoklip erakutsiko dira jaialdian. Gainera, hiru egun irauten duen bilkuran, antolatu dituzte performance-ak, masterclass-ak eta sari banaketa ekitaldia. Halaber, Mattin Aierbe, Ogeita4 empresako ordezkariak hitzaldia eskainiko du Aretxabaletako campuseko platoan. Aretxabaletako Herriko plazan, berriz, poteoa, Jasan taldearen kontzertua, lunch-a eta DJ Rosamari emanaldiak eskainiko dituzte.

 

Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira. Jaialdiak bidelagun izango ditu Albina Stardust, Kepa Errasti, Ane Urresti eta Iker Mateo aurkezleak. 

 

EGITARAUA

Urtarrilak 24, asteazkena

11:00 - Masterclassa: Paul Urkijo.

13:30 - Masterclassa: Mattin Aierbe.

16:00 - Ikasle Sailaren proiekzioa I.

18:00 - Ikasle Sailaren proiekzioa II.

20:00 - Poteoa.

Urtarrilak 25, osteguna

16:30 - “Bihotza negar” Bideokliparen estrenoa.

17:00 - Masterclassa: Asier Renteria.

18:30 - Bideoklip Sailaren proiekzioa.

19:30 - Performance-a: Albina Stardust.

20:00 - Kontzertua: Jasan Taldea.

Urtarrilak 26, ostirala.

15:00 - Sail Ofizialaren proiekzioa I.

16:30 - Sail Ofizialaren proiekzioa II.

19:30 - Sari banaketa.

20:30 - Lunch-a.

21:00 - DJ Rosamari.


Jaialdiaren antolatzaileak dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko 4. mailako ikus-entzunezko ikasleak. Jaialdia antolatzen da Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea moduluaren barruan. 20 ikaslek osatu dute aurtengo antolaketa taldea eta Iban del Campo eta Idoia Astigarraga irakaslek ibili dira koordinazio lanetan.