DualECAren seigarren sinposioak ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz

Atzealdea

DualECAren seigarren sinposioak ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz

Duala

DualECAren seigarren sinposioak ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz

Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma egin dute Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratu duten gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’.

2023·03·28

$titulo.getData()


Martxoaren 23 eta 24an, Hezkuntzako graduetan alternantzia modalitatea lantzen duten unibertsitateen sinposiuma egin du Mondragon Unibertsitateak. Ekitaldien artean, martxoaren 23an, Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak izenpean, bilkura jardunaldia antolatuko zuten Eskoriatzako campusean.

 

 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin batera, seigarren edizio honetan parte hartu dute Universitat de Lleidak, Universitat d'Andorrak, Universitat Jaume I-ek eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza Fakultatetik etorritako ordezkariek. Modu honetan, DualECAk komunikazio-kanal bat irekitzen du beste diziplina batzuekin, irakaskuntza-ikaskuntza modalitate honetako erronkei eta indarguneei buruzko hausnarketa aberastu ahal izateko. Arantza Ozaeta, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileraen hitzetan, “DualECA sortu zen orain sei urte, erronka komun baten bueltan: nola ekarri eredu duala hezkuntza arlora. Besteak beste, urte hauotan guztiotan jorratu ditugu, adibidez, nola prestatu uniberstitateko eta ikastetxeetako irakasleak dualerako edo nola ebaluatu practicuma eta esperientzia duala”.

 

Indargunean eta erronkak

Aurtengo sinposiumaren gaia izan da alternantzia ereduek (nagusiki hezkuntza graduetan, baina baita ingeniaritzak eta GADE kontuan hartuta) zein indargune eta erronka dituzten. Izan ere, azken urteetako esperientziatik ikus daitekeenez, alternantzia eta dualeko prestakuntza-modalitateek gora egin dute hainbat diziplinatan. Hortik abiatzen da ugaltzen ari diren esperientziak hurbilago ezagutzeko interesa, bere ereduetan zer indargune eta erronka hautematen dituzten jakiteko. Jordi Coiduras, Universitat de Lleida-ko ordezkariaren hitzetan: “Edizio honetan partekatu dugu unibertsitateko eta ikastetxeetako irakasleok elkarrekin formatzeko dugun premia. Zer dugun komunean, zer desberdin, betiere, mentoring hobea egiteko asmoarekin”.

 

Sinposiuma egin da Eskoriatzako campusean eta bi eguneko iraupena  izan du. Goizeko saioan, martxoaren 23an, DualECA sarean parte hartzen duten unibertsitateek euren saio monografikoa egingo dute practicumaren baitan egiten den ikastetxearen bisitaren inguruan. Bisita horren izaera formatiboaz arituko dira, eta baita eskola-unibertsitate loturaz ere. Bilkura horien helburua da partekatzea egiten diren praktika desberdinak. Virginia Larraz, Universitat d'Andorrako ordezkariak argitu duenez, “urte osoan egiten dugu lan DualECAn, eta gainera, urtero bilera bat egiten dugu, oraingoan Eskoriatzan egin duguna modukoa. Jardunaldi hauetan partekatzen ditugu nola konpontzen ari garen eguneroko arazoak, nolakoa den erabakiak hartzeko prozesua. Helburua da partekatzea esperientzian geroago gure unibertsitateetara moldatzeko”.