DUALECA 2020: modalitate dualean aritzeko tutoreen prestakuntzari buruzko jardunaldia, urtarrilaren 27an, Eskoriatzako campusean

Atzera

DUALECA 2020: modalitate dualean aritzeko tutoreen prestakuntzari buruzko jardunaldia, urtarrilaren 27an, Eskoriatzako campusean

DUALECA JARDUNALDIA

DUALECA 2020: modalitate dualean aritzeko tutoreen prestakuntzari buruzko jardunaldia, urtarrilaren 27an, Eskoriatzako campusean

Lleidako eta Andorrako Unibertsitateekin elkarlanean antolatutako jardunaldian, bestea beste, parte hartuko du Michel Ramos Montpellierreko Unibertsitateko adituak.

2020·01·09

$titulo.getData()


Urtarrilaren 27an, Eskoriatzako campusean, modalitate dualean aritzeko tutoreen prestakuntzari buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin batera, antolaketan parte hartu dute Universitat de Lleidak y la Universitat D’Andorrak. Aurtengoa, sinposioaren hirugarren edizioa izango da.

 

Aurtengo jardunaldiaren gaia tutoreen prestakuntza izango da, bai ikastetxeetako tutore eta baita unibertsitateetako ere, betiere, kontuan hartuta modalitate duala etengabeko eraikitze prozesuan dagoela eta horretarako ezinbestekoak direla modalitatean parte hartzen duten pertsonak. Erakunde desberdinetatik etorritako parte-hartzailek hizpide izango dituzte, beste batzuen artean, hurrengo gaiak: zeintzuk dira dualeko tutoreen berebiziko konpetentziak eta zeintzuk dira beste testuinguruko profesionalekin partekatutako konpetentziak? Zer prestakuntza mota eskaini behar dugu hasierako prestakuntzan, irakasle-lanbidean modu eraginkorrean txertatzeko? Datozen urteetan, zer "tresna-kutxa" eta estrategiak erabili beharko ditugu laguntza hori guztiak eman ahal izateko? 

 

Erakunde askotatik etorritako adituekin batera, hirugarren edizio honetan parte hartuko du Montpellier unibertsitatetik etorritako punta-puntako adituak: Michel Ramos Montpellier unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko zuzendariordeak. Ibilbide profesional luzea duen hezitzaile frantziarra espezializatuta dago, besteak beste, etengabeko prestakuntzan, hezitzaileen heziketan eta pedagogia unibertsitarioan. 

 

Jardunaldia egingo da Eskoriatzako campusean eta bi eguneko iraupena  izango du, baina gaiak Hezkuntza arloan piztu duen interesa ikusirik, urtarrilaren 27ko saioak modu irekian eskainiko dira. Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute hurrengo web orrian: www. labur.eus/dualeca

 

EGTITARAUA (URTARRILAK 27)

  • 14:30 Sinposioaren aurkezpena (Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Begoña Pedrosa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko dekanoa, Mondragon Unibertsitatea).
  • 14:45 Tutoreen profesionaltasuna etorkizuneko irakasleen formaziorako bisiten inguruan (Michel Ramos, Montpellier-eko Hezkuntza Fakultateko Zuzendari Atxikia).
  • 16:00 Tutoreen prestakuntza formazio dualean: esperientziei sarrera.
  • 16:10 Eskola eta Unibertsitatea, ebaluazioaren kodiseinurako proposamen bat Irakasleen Hasierako Formazioan (Maica Peguera, Andreu Curto eta Jordi Coiduras, Lleidako Unibertsitatea).
  • 16:30 Kaferako atsedena.
  • 16:50 Modalitate duala Eredu Konpetentzialean (Alexandra Saz eta Virginia Larraz, Andorrako Unibertsitatea).
  • 17:10 Practicuma alternantzian eta Gradu Amaierako Lana. Alde biko hitzarmenak eta tutoretza partekatuak (Sandra Gilabert eta Joan Fuguet, Rovira i Virgili Unibertsitatea).
  • 17:30 Ikasle-tutore-tutore (ITT) bileren esperientzia Bigarren Hezkuntzan: iazko prozesutik aurrera begirako erronkak (Iker Azkue eta Aitziber Sarobe, Mondragon Unibertsitatea).
  • 17:50 Nola ulertzen dugu formazio partekatua modalitate dualean? Unibertsitateko eta Ikastetxeetako tutoreen mahai-ingurua.
  • 18:30 Jardunaldien itxiera.