Enpresetako mentoreak trebatzeko formakuntza abian jarri du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Enpresetako mentoreak trebatzeko formakuntza abian jarri du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalen prestakuntza

Enpresetako mentoreak trebatzeko formakuntza abian jarri du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Enpresetara heltzen diren ikasleen ikaste-esperientzia hobetzea da Dualeko Mentoretzarako Gakoak ikastaroaren helburua. Ekainaren 2an egingo da lehen saioa eta 18 kooperatibek hartuko dute parte.

2026·06·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak enpresetako mentoreak trebatzeko Dualeko Mentoretzarako Gakoak ikastaroa jarri du abian.

 

Formakuntzaren helburu nagusia ikasketak eta lan munduko esperientzia uztartzen dituen Dual ereduko enpresetako mentoreak trebatzea da. Izan ere, gero eta ikasle gehiagok kokatzen dute enpresetan haien ikaste-prozesuaren zati bat. Hori dela eta, enpresa horietan mentore rola beteko duten pertsonak prestatzeko beharrizana ikusi da.

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak diseinatutako formazioak tresna praktikoak eman nahi dizkio enpresetan ikasleen ikaste-esperientziaz arduratuko diren pertsonei. 

 

Hala ere, formakuntza da mugatuko informazio teorikoa ematera. Haratago joango da, eguneroko errealitateari erantzuten dion prestakuntza eskaintzeko asmoarekin. Ikaslearen jarraipena nola egin, bere lana ebaluatu eta beharrezko jakintza eta ezagutza nola transmititu erakutsiko zaie.

 

Ekainaren 2an, lehen saioa

Enpresetako mentoreak trebatzeko ikastaroaren lehen saioa ekainaren 2an egingo da. Online saioa izango da eta sektore ezberdinetako 18 kooperatibek hartu dute parte formakuntzan.

 

Lehen saio honetan kooperatiba hauek hartuko dute parte: Cikautxo, Matz-Erreka, Dikar, LKS, Orbik, Fagor Automation, Mondragon Assembly, Soraluce, Onnera, Laboral Kutxa, Kide, Krean, Ikerlan, Ondoan, Lana, Leartiker, Abantail eta Fagor Ederlan.

 

Finantzatutako proiektua

ATEAK proiektua Europako Gizarte Funts Plusak kofinantziatu du, Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioaren (CEPES) bidez, EFESO programako tarteko organismo gisa.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara