LEINNeko bi alumni/ikasle ohi, Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga, Forbes 30 Under 30 zerrendan sartu dira Vidext startupari esker
LEINNeko bi alumni/ikasle ohi, Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga, Forbes 30 Under 30 zerrendan sartu dira Vidext startupari esker
LEINNeko bi alumni/ikasle ohi, Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga, Forbes 30 Under 30 zerrendan sartu dira Vidext startupari esker
Vidext startup-aren sortzaileak Forbesek Espainiako ekintzailetzaren etorkizun handieneko gazteen artean aitortu ditu

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bere ikasgeletan sortutako talentu ekintzailearen beste aitortza bat jaso du. Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) alumni diren Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga Forbes 30 Under 30 zerrenda ospetsuan sartu dira, Andoni Enríquezekin batera. Urtero, zerrenda honek enpresa eta teknologia arloan etorkizun eta eragin handiena duten gazteak saritzen ditu.
Aitortza hau une bereziki garrantzitsu batean iritsi da Vidext startup-arentzat. Duela aste gutxi batzuk, El Mundo egunkariak Espainiako 2026ko 100 Ideia Onenen artean aukeratu zuen enpresa, Vidext Visual irtenbideari esker. Adimen Artifizialean oinarritutako tresna honek prestakuntza-edukiak ikus-entzunezko esperientzia irisgarri eta inklusibo bihurtzen ditu.
LEINNetik nazioarteko proiekzioa duen startup batera
Videxten historia Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasgeletan hasi zen. Bertan, Jon Enríquezek eta Beñat Arrizabalagak LEINN ikasten ari zirela garatu zuten proiektua. Unibertsitateko ekimen gisa hasi zena, laster bihurtu zen Adimen Artifizialaren bidez ikus-entzunezko edukiak sortzen espezializatutako enpresa teknologiko.
Gaur egun, Vidextek estatuko eta nazioarteko enpresa handiekin egiten du lan, hala nola Iberdrola, Mapfre, Loewe, ISDIN eta Yves Rocher enpresekin. Gainera, hazten jarraitzen du, sei milioi euroko Serie A finantzaketa-erronda itxi ondoren; horri esker, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako merkatuetan hedatzen ari da.
LEINN ekosistemarentzako aitortza berri bat
Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga Forbes 30 Under 30 zerrendan sartzeak indartu egiten du Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak nazioarteko eragina duten enpresak sortzeko gai den talentu ekintzailea sustatzeko duen eginkizuna.
Aitortza honek LEINNen ibilbidea sendotzen du, Forbesen hautaketa ospetsuan presentzia handiena duen unibertsitateko komunitate ekintzaileetako bat baita. Azken urteotan, honako hauek ere zerrenda honetan izan dira: Apurva San Juan (LUP), Marta Maneja eta Hernán Hernández Olaya (Gloop), Ane Fernández de Arbina (Test4Safe), Iñigo Monreal eta María Jara (Smallops), Enrique Cat (Nostoc Biotech), Gala Freixa (Sheedo), Eider Etxebarria (Bizipoz), June Arrieta (ZOCCO Handmade) eta Julen Rodríguez (Gravity Wave).
Videxteko sortzaileak gehituta, dagoeneko 13 dira LEINNekin lotutako ekintzaileak Forbes 30 Under 30 zerrendan aitortuak izan direnak. Horrek sendotu egiten du benetako erronketan oinarritutako ikaskuntza, talde-ekintzailetza eta helburua duten enpresen sorrera sustatzen dituen hezkuntza-ereduaren eragina.
Eragina sortzen duen berrikuntza
Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalagaren ibilbideak ezin hobeto islatzen du Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) funtsa: aukerak identifikatzea, merkatuarekin batera irtenbideak balioztatzea eta unibertsitatean sortutako proiektuak inpaktu ekonomiko eta soziala sortzen duten enpresa bihurtzea.
Forbes 30 Under 30 zerrendan sartzeak, Vidextek berriki Espainiako 100 Ideia Onenen artean jasotako aitortzarekin batera, startup-a Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean sortutako proiektu ekintzailerik proiekzio handienekoen artean kokatzen du, eta LEINN sendotzen du etorkizuneko ekintzaileen prestakuntzan erreferente gisa.
