Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Dorleta eraikin berrituak BEAU 2021 arkitektura saria irabazi du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Dorleta eraikin berrituak BEAU 2021 arkitektura saria irabazi du

Arkitektura saria

Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Dorleta eraikin berrituak BEAU 2021 arkitektura saria irabazi du

Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo BEAU 2021 lehiaketan, saria irabazi du Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eraikin berriak. Ikasturte honetan estreinatu da Dorleta eraikin berritua.

2021·07·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eraiki berriak Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo BEAU 2021 lehiaketa irabazi du. Dorleta eraikina lehiaketa horretako 20 arkitektura lan onenen artean dago. Finalera, 70 lan iritsi ziren. Dorleta eraikina ikasturte honetan inauguratu da, 2020ko irailaren 18an egindako ekitaldian.

Dorleta eraikinaren diseinau prozesu parte-hartzaile baten ondorioa izan da; bertan esku hartu dute  ikasleek eta langileek. Prozesu parte-hartzaile eta diseinuaren zuzendaritza BeSTe arkitektura taldearen eskuetan egon da. Talde horretako zuzendariak dira Itziar Imaz Fakultateko irakasle eta arkitektoa eta Ibon Salaberria arkitektoa.

Dorleta eraikinaren birmoldaketak erantzuten dio Fakultateak abian jarritako hezkuntza eraldaketa proiektuari. Izan ere, proiektu pedagogiko berritzaile hori izan da prozesuaren ardatz nagusia. Obrarekin lortu dira sorkuntzarako, esperimentaziorako eta ikerketarako espazio berriak. Hala, barrualdea berritu da (1976an eraiki zen Dorleta) eta espazio berriak sortu dira fatxada gehitutako eranskinari esker. Gainera, 1.800 metro karratuko oinplanoko lokal berri bat jaso da eraikinaren ondoan eta inguruko espazioak birmoldatu dira. Handitze eta birmoldatze proiektuak 6 milioiko inbertsioa izan du.

Dorleta eraikin berria 2020