Proiektu arkitektonikoa Eskoriatzako campusean, Dorletan

Atzealdea

Proiektu arkitektonikoa Eskoriatzako campusean, Dorletan

OBRAK

Proiektu arkitektonikoa Eskoriatzako campusean, Dorletan

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Eskoriatzako Dorletako campusa egokitzeko proiektu arkitektonikoa garatzen ari da.

2018·06·06

$titulo.getData()


Proiektuak bi helburu nagusi ditu. Batetik, egitasmoak nahi du Dorleta eraikuntza berriztatzea, fakultateak izan duen hazkundeari aurre egin ahal izateko, eraikina efizienteagoa egiteko eta arkitektonikoki egokitzeko fakultateak bultzatzen duen hezkuntza-eredu berritzaileari. Bestetik, proiektu honek nahi du Eskoriatzako herriari eskaintzea zerbitzu, eraikin eta ingurune hobeago bat, alegia, campus irekiago, erabilgarriago eta erakargarriago bat.

Dorleta eraikina 1976. urtean altxatu zen, eta bertan kokatu zen Euskal Herrian aitzindaria izandako Eskoriatzako Irakasle Eskola.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatek 40 urte baino gehiago egin ditu Eskoriatzan eta eskoriatzarren artean. Proiektuaren xedea da elkarlan horretan sakontzen jarraitzea; horregatik, proiektua garatzerako orduan, oso estua izaten ari da fakultatearen eta Eskoriatzako Udalaren arteko harremana.