Uztailaren 1ean, Doktorego Programako online bidezko bederatzigarren Ikerketa jardunaldia

Atzealdea

Uztailaren 1ean, Doktorego Programako online bidezko bederatzigarren Ikerketa jardunaldia

Doktorego Programako jardunaldia

Uztailaren 1ean, Doktorego Programako online bidezko bederatzigarren Ikerketa jardunaldia

Edizio honetan ere, elkarrekin arituko dira Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunya eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak.

2021·06·22

$titulo.getData()


Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan doktorego programaren Ikerketa Jardunaldia antolatu dute Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunya (UVic-UCC) eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Aurten, bigarren urtez, jardunaldia online modalitatean egingo da. 

 

Bederatzigarren edizio honetan, hitzaldia eskainiko du Igor Esnaola (UPV/EHU) Revista de Psicodidáctica aldizkariko zuzendariak, gainera, bilkuran esku hartuko dute Kataluniako eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultate ikertzaileek. Besteak beste, antolatzaileek prestatu dituzte eztabaidak, hitzaldiak eta doktoregaien komunikazioak. 

 

EGITARAUA

  • 09:30-10:00 Agurra eta jardunaldiaren irekiera.
  • 10:00-11:15 Hitzaldia: Proceso de elaboración y publicación de artículos científicos. Igor Esnaola (UPV/EHU) Revista de Psicodidáctica aldizkariko zuzendaria. (JCR, 3,05 IF).
  • 11:15-11:45 Atsedena.
  • 11:45-13:15 Komunikazio saio paraleloak.
  • 13:15-14:00 Bateratzea, ondorioak eta jardunaldiaren itxiera.