Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktoregoa egiteko ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktoregoa egiteko ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktoregoa egiteko ikertzaileei zuzendutako deialdia egin du
Hezkuntza ardatz duen Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan eta kooperatibismoaz ikertzeko aukera ematen duen Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala doktorego programetan zabaldu da deialdia.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktoregoa egiteko deialdia egin du.
Hain zuzen ere, Berrikuntza eta esku-hartzea Hezkuntzan doktorego programan hezkuntzaz edo Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala doktorego programan kooperatibismoaz ikertzeko aukera izango dute hautagaiek 2026/2027 ikasturtetik aurrera. Salbuespen gisa, aztertu ahalko dira MUko doktorego programetan sarbiderik izan ez duten Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko lankideen eskaerak, beti ere fakultateko ikerketa lerro estrategikoetan badaude.
Interesatuek bere burua aurkezteko bi aukera izango dute: batetik, arlo horien bueltan proiektu berri bat proposa dezakete; eta, bestetik, fakultateak proposatutako proiektu jakin batean tesia egiteko bere burua aurkeztu dezakete.
Zehazki hauek dira doktorego-tesia garatzeko proiektu posibleak arloka antolatuta:
Aniztasuna, ongizatea eta hezkuntza-komunitateak:
Hezkuntza-trantsizioa eta berrikuntza pedagogikoa: eskola berritzaileetatik ohiko bigarren hezkuntzako institutuetara igarotzean sortzen diren erronkak eta zailtasunak (TRANSRENOV)
Hezkuntza ebaluazioa:
HHtik LHra Neurohezkuntzaren bidetik: funtzio exekutiboak, irakurketa, eta matematikak
Kooperatibismoa eta gizarte berrikuntza:
Iraunkortasun trantsizioak eta enpresa kooperatiboak: Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren kasua
Etorkizun demokratikoa? Euskal gizartea krisi multidimentsionalen aurrean; balioak, etorkizun sozio-politikoa eta kultura demokratikoa
Kultura, sormena eta komunikazioa:
60ko hamarkadako herrigintzako eragileen balio sistemaren azterketa
Kulturartekotasuna eta hizkuntzen didaktika:
Hizkuntza, kulturartekotasuna eta identitate pluralak: udalerri mailako politika eta praktiken ebidentzian oinarritutako azterketa
Zientziak eta teknologia hezkuntzan:
Adimen Artifizial Sortzailea unibertsitateko ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan: ikasleen erabilera-praktikak eta irakasleen pertzepzioak
Interesdunek irailaren 18ra arte izango dute aukera haien ikerketa proiektua aurkezteko. Edozein zalantza argitzeko eta proiektua aurkezteko ilarrea@mondragon.edu helbidera idatzi behar da.
Deialdi honetan aukeratutako doktoregaiak Prestakuntzan dauden Ikerlarien Figurapean (PIF) arituko dira eta haien jardunaren gehiengoa ikerketa tesira bideratuko dute. Aukeratutako ikertzaileei urtero luzatuko zaie kontratua, gehienez hirutan, baldin eta ebaluazioa aldekoa bada.
PIF-aren xedea da jakintza zientifikoa doktorego-aurreko kontratuaren bidez garatzea eta nazioartekotzea sustatzea.
Deialdiaren inguruko informazioa guztia hemen irakur daiteke.
