Euskararen eguna ospatu dute IDEOn

Atzera

Euskararen eguna ospatu dute IDEOn

Euskara eguna

Euskararen eguna ospatu dute IDEOn

Abenduaren 4an, astelehena, Euskararen eguna ospatu dute IDEOko ikasleek, ikasleen arteko herri kirol lehiaketa antolatuz.

2017·12·05

$titulo.getData()


Abenduaren 3an izan zen Euskararen nazioarteko eguna, eta ostiralean elurra dela eta Arrasaten ospakizunik gabe geratu baziren ere, atzo IDEO-ko ikasleek Euskararen eguna ospatzeko tartea izan zuten.

Klaseak moztu ziren 11:00-13:30 artean eta ikasleen arteko herri kirolen txapelketatxoa antolatu zuten bertan; sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketak eta zapiaren jolasa. Maila ezberdinetako 9 taldek hartu zuten parte, eta irabazleek gaztai bana eraman zuten saritzat.

Eguraldiagatik, ekintzak barruan egin behar zan ziren, baina giro oso polita sortu zen ikasleen artean. Amaitzeko, guztientzako lunch-a egon zen, Euskararen egunari amaiera borobila emateko.