Design Konferentziak Mondragon 2020 ekitaldia online izan da bere hamargarren urteurrenean

Atzera

Design Konferentziak Mondragon 2020 ekitaldia online izan da bere hamargarren urteurrenean

KONFERENTZIA

Design Konferentziak Mondragon 2020 ekitaldia online izan da bere hamargarren urteurrenean

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak pertsonetan zentratutako diseinuetan lan egiten du eta jardunaldi honetan honek gizartean eta industrian duen inpaktuaz hausnartu zuten

2020·06·08

$titulo.getData()


 

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) urtero antolatzen du Design Konferentziak Mondragon jardunaldia, diseinuaren ikerkuntza zabaldu eta ezagutarazteko asmoa duen topaketa hain zuzen ere. Aurtengo hau hamargarren edizioa izan da, eta osasun egoera dela eta online burutu da, diseinuarekiko jakinmina duen edonori zuzendutako jardunaldia. 

Diseinu Berrikuntza Zentroko aditu eta ikerlariek enpresa desberdinekin aurrera eramandako 4 proiektu aurkeztu ziren saioan, eta enpresa horietako ordezkariek hitza hartu zuten beraien esperientzia konpartitzeko. Topaketa bideokonferentziaz egin zenez bideoa osotasunean ikusgai dago (azpian ikusgai).  

Elkarlana oinarri

Aurten lau proiekturen aurkezpenean zentratu da jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duten proiektuak hain zuzen ere: Elkardesign, Ind-servdes II, UAS eta Gerolab Eraikiz. Lau proiektuak Gipuzkoako enpresetan eragina izatea bilatzen dute, bereziki, pertsonetan zentratutako diseinuaren alorrean, eta horretarako ezinbestekoa izan da arlo akademiko eta enpresaren arteko elkarlana. 

Elkardesign

Gipuzkoako enpresek Diseinu Estrategikoko gaitasunak eskuratu eta barneratzeko ereduak sortzea du helburu. Nahiz eta ikerketek egiaztatu duten Diseinua maila Estrategikoan erabiltzen duten enpresak lehiakorragoak direla, errealitateak dio Gipuzkoako enpresa gehienek ez dituztela oraindik gaitasun hauek eskuratu. Elkardesign proiektuko ikerlariak, Gipuzkoan aitzindari diren bi zerbitzu enpresei diseinua maila estrategikoan ezartzen laguntzen aritu dira, eta bizitako esperientziek Gipuzkoako enpresentzako eredugarri izan daitezkeen jarraibideak sortzeko balio izan dute. Esperientzia hauetako bat Ausolan enpresako ordezkari batek eskaini zuen Design Konferentziak jardunaldian. DBZ-ko plataforman Elkardesign proiektuko metodologia topa daiteke non diseinu estrategikoa enpresetan integratzeko eman beharreko pausoak definitzen diren.  

Ind-Servdes II

Proiektu hau Ind-Servdes proiektuaren bigarren edizioa da, eta Gipuzkoako enpresa industrialei zuzenduta dago, hauek zerbitzu aurreratuak diseinatzeko gaitasuna garatu dezaten. Horretarako toolkit batean hainbat diseinu erreminta jasotzen dira enpresetako diseinu prozesuetan aplikagarriak direnak, gida hau DBZko plataforman dago edonorentzat eskuragarri. Bigarren edizio honetan, 5 enpresek hartu dute parte. Hainbat partizipazio sesioren bidez, DBZ ikerlarien laguntzaz eta toolkit-a jarraituz, 5 zerbitzu aurreratu berri diseinatu dira. Honez gain, Finlandiako Design Centre of MUOVA-rekin kolaboratu da eta elkarlan honek Gipuzkoako eta Ostrobothniako enpresa industrialetan zerbitzu aurreratuak diseinatzeko erabilitako metodologiei buruz hitz egiteko balio izan du. Bideoan, HRE Hidraulic enpresa eta MUOVAko ordezkariek beraien esperientziak partekatzen dituzte.

UAS

Urola Advanced Services, Mondragon Unibertsitatearen kolaborazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Urolak definitutako zerbitizazio estrategia garatzen duen proiektua da. Konkretuki Urola Performance eta Urola Design zerbitzu aurreratuak dira garatu dira, eta jardunaldian Urolak zerbitzu aurreratuen munduan izandako esperientzia azaldu da. 

Gerolab Eraikiz

Gipuzkoan emantzipazioa, independentzia ekonomikoa eta intergenerazioen arteko kolaboraziori aurre egitea helburu duen proiektua da. Horretarako Diseinu Estrategikoko Masterraren bidez, politika zein zerbitzu publikoen inguruko etorkizuneko erronkei erantzun ahal izatea da helburua bi erronka desberdinen bitartez: bata, Gasteizko udalarekin eta bestea, Eibarrekoarekin. Jardunaldian bi esperientziak partekatzen dira. Honez gain, Masterreko ikasleek Eibarreko udalarekin aurrera eramandako proiektuaren laburpen bideoa ere ikusgai dago.