Deialdi irekia Lit unibertsitate masterra egin ahal izateko, %30eko deskontuarekin

Atzera

Deialdi irekia Lit unibertsitate masterra egin ahal izateko, %30eko deskontuarekin

Lit masterra

Deialdi irekia Lit unibertsitate masterra egin ahal izateko, %30eko deskontuarekin

Parte hartu deialdian eta bihurtu erraztasuna zure nortasun-ikur profesionalean! Irailaren 15era arte egongo da irekita proposamenak jasotzeko epea.

2021·07·16

$titulo.getData()


 
Lit masterrak, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) deialdi bat ireki dugu, gure unibertsitate masterrean lanbide-profilen aniztasuna bultzatze aldera. 
 
Hauxek dira baldintzak:
  • Lit proiektuaren filosofia partekatzen duzu, eta taldeari zure esperientziak emateko eta lankidetza-ingurune batean lan egiten ikasteko irrikan zaude.
  • Metodologia berriak esperimentatu nahi dituzu eta zeure ikaskuntza-prozesuaren arduradun bihurtu, ikerketa-/berrikuntza-proiektu baten bidez.
Eta, gainera,
  • Unibertsitate titulu ofiziala duzu eta ez duzu unibertsitate master titulurik.
  • Langabezian zaude edo lanaldi erdia egiten duzu, eta zure diru-sarrerak ez dira urtean 13.500 eurotik gorakoak.
Masterraren prezioa geratuko da 6.650 eurotan. Zalantzarik baduzu? Kontsultatu deialdiaren oinarriak edo idatzi guri:  jgorrotxategi@mondragon.edu
 
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. Deialdiaren xedea
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko prezio ofizialaren gaineko % 30eko deskontu-deialdiaren helburua da askotariko lanbide-profilen programan parte hartzen laguntzea, haien egoera ekonomikoa edozein dela ere, ikaskuntza-esperientzia aberastu dezaten, parekoen arteko ikaskuntza esperientzia horren funtsezko zatia dela ulertuta. Masterraren prezioa geratuko da 6.650 eurotan.
 
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Teamlabs ikaskuntza erradikaleko laborategiak garatutako Lit proiektuaren barruan kokatzen da.
 
Lit ikaskuntzaren eta berrikuntzaren erraztasuna finkatzeko eta hedatzeko asmoa duen proiektua da, egiteko eta pentsatzeko modu berriak dituen lanbide berria.
 
Gizartean inpaktu positiboa izateko eta ikaskuntza-inguruneetan eskatzen ari diren arazoei, erronkei eta aukerei aurre egiteko gaitasuna duten profesionalak prestatu nahi ditu LITek.
 
Deialdi honetan, pertsona bat hautatuko da  2021eko irailean hasi eta 2022ko abenduan amaitzen den programaren hirugarren promozioan sartzeko.
 
2. Nork parte har dezakeen
Deialdira aurkeztu ahal izango dira pertsona fisikoak, adinez nagusiak, baldin eta indarrean dagoen araudi akademikoan zehaztutako baldintza orokorrak betetzen badituzte.
 
3. Hautaketa-irizpideak
  • Prezio ofizialaren gaineko % 30eko deskontuko hobariak esleitzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
  • Familia-baliabide ekonomikoak (2. muga).
  • Espediente akademikoa eta/edo ibilbide profesionala.
  • Lanaldi erdia baino gehiago duen beste lanbide- edo prestakuntza-jarduerarik ez izatea.
  • Maila bereko titulaziorik ez izatea.
  • Lanaldi erdiko prestasuna izatea masterra egiteko.
4. Aurkezpena eta entregatzeko epea
Deialdi hau 2021eko irailaren 15ean amaituko da.
 
 
Ez da epez kanpoko bidalketarik onartuko, ezta inprimakia ez den beste bide batetik bidalketarik ere.
 
5. Hautaketa-prozesua
Hautagaitzen egokitasuna ebaluatzeko prozesua Masterraren koordinazio-taldeak egingo du, eta lau fasetan sekuentziatutako azterketa bat egingo du:
  • A. Deialdi honetako 3. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonen aurrehautaketa.
  • B.Hautatutako pertsonei elkarrizketa pertsonala. Eguna eta ordua hautagai bakoitzarekin adostuko dira, telefono-dei baten bidez.
  • C. Hautatutako pertsonak idatziz eta telefonoz jasoko du jakinarazpena irailaren 20an, parte hartzeko eta programa amaitzeko erantzukizun-kontratuarekin batera.
  • D. Erantzukizun-kontratua sinatu ondoren, hautatutako pertsonek Mondragon Unibertsitateak ezarritako epean eta moduan formalizatu beharko dute matrikula programan.
6. Onuradunen betebeharrak
Hobaria behin betiko esleitu dela ulertuko da Mondragon Unibertsitateko idazkaritza akademikoak esleipendunaren idatzizko onarpena posta elektronikoz jasotzen duenean, bai eta posta elektroniko berean sinatutako erantzukizun-gutuna ere.
 
Deialdia onartzeak oinarriak onartzea dakar.
 
Deialdi honetan deskribatutako hobaria eskuratzeko aukera izateak berekin dakar deskribatutako oinarriak erabat onartzea, eta Mondragon Unibertsitatea eta Teamlabs SL eskatzaileen esku geratuko dira, bertan aurreikusi gabeko edozein gorabeherari buruz ebazteko.
 
Informazio gehiagorako:  jgorrotxategi@mondragon.edu