Julen Iturbe-ren tesiaren defentsa

Atzera

Julen Iturbe-ren tesiaren defentsa

Tesia

Julen Iturbe-ren tesiaren defentsa

Doktore berriak Oñatiko campusean aurkeztu du “Innovación de usuario en el sector de la bicicleta de montaña: el caso de la comunidad online de la Orbea Oiz en ForoMTB" bikain cum laude aipamena lortu duen tesia.

2018·07·16

$titulo.getData()


Uztailak, hilak 12, egindako doktorego tesi aurkezpenean, bikain cum lortu du Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Julen Iturbe ikertzaile eta irakasle kolaboratzaileak.

Doktore berriak Oñatiko campusean aurkeztu du “Innovación de usuario en el sector de la bicicleta de montaña: el caso de la comunidad online de la Orbea Oiz en ForoMTB" izeneko tesia.

Tesiaren izena:
“Innovación de usuario en el sector de la bicicleta de montaña: el caso de la comunidad online de la Orbea Oiz en ForoMTB".

Tesiaren Zuzendariak: Cándido Román Cervantes (Univ. de La Laguna) eta David Sánchez Bote (Mondragon Unibertsitatea).

Eguna: uztailak 12, osteguna.
Ordua: 11:00etan.
Lekua: Oñatiko Kanpusaren Areto Nagusian.

Epaimahaia:

  • Lehendakaria: Nekane Aramburu Goya (Deusto).
  • Idazkaria: Mariangélica Martínez Chávez (Mondragon Unibertsitatea).
  • 1 kidea: Ramón Sangüesa Solé (Univ. Politécnica de Cataluña).
  • 2 kidea: Francisco Javier García Rodríguez (Univ. de La Laguna).
  • 3 kidea: Mikel Mesonero de Miguel (Mondragon Unibertsitatea).

Tesi aurkezpeneko argazki galeria.

Tesiaren laburpena:

Erabiltzaileen lineako komunitateek oro har ederki adierazten dute nolakoak diren erabiltzaile horiek pasio komun baten inguruan egiten dituzten elkarrizketak. Lan honek erabiltzaileen lineako komunitate horietako bat aztertzen du: Orbea Oiz mendiko bizikletaten erabiltzaileena, alegia. Komunitate horretako erabiltzaileek ForoMTB izeneko webgunean ostatatutako eztabaida-hari batean trukatzen diote elkarri euren jakintza. Webgune horrek 350.000 erabiltzailetik gora dauka erregistraturik, oro har bizikletaren eta zehatzago mendiko bizikletaren inguruko hainbat alderdiren arabera multzokaturik. Lan honek aztertzen duen eztabaida-hariak egoki erakusten du zenbaterainoko potentziala duen erabiltzailearengan zentratutako berrikuntza edo, beste barik, erabiltzailearen berrikuntza deritzonak.

Ikerketa honek kasu bakarra darabil: ikergaia erabiltzaile horien ekarriak dira, bai produktuaren gainekoak bai markarekiko lotura agerian uzten duten beste kontu batzuen ingurukoak ere. Lan honek defendatu nahi duen tesiaren arabera, marka, erabiltzaileekiko lankidetza errazten duten tresna egokiak –berrikuntzarako toolkits direlakoak– erabiliz, gai izan daiteke, batetik, kalitate handiagoko produktuak, eta merkatuan estimatuagoak, garatzeko eta, bestetik, erabiltzaileekiko lotura estutzeko, horrela lehiarako ahalmena ere handitzen duelarik. Hots, markak, erabiltzaileen eskutik, produktua edo zerbitzua ez ezik, antolamendua, marketina eta prozesuak ere berritu ditzake, Osloko Eskuliburuak bere azkeneko argitaraldian, 2005ekoan, proposatzen duen tipologiarekin bat etorriz.

Aztertzen den fenomenoa benetan konplexua izanik, hainbat metodo kualitatibo zein kuantitatibo erabili da, ikerketa egoki triangelukatzeko xedez. Horiek horrela, datu zenbait lortu da, foroko mezuak datu-base egituratu batera irauli ostean, elkarrizketak ere egin dira eta focus group bat ere antolatu da; horretaz gain, lineako galdetegia aplikatu da eta irakaskuntza-kasu bat idatzi da. Bestetik, sarbide irekiko blog bat erabili da, ikerketaren egunkari gisara. Blog horretan 250 artikulutik gora argitaratu dira, prozesu osoko jardueren jarraipena errazteko asmoz. Ikertzaileak parte hartuzko behaketa baliatu du foroan, Orbea Oiz baten erabiltzailea den heinean.

Ikerketaren lehengaia, beraz, forora bidalitako 46.212 mezu dira; zehatz-mehatz, foroa 2014ko uztailean zabaldu zenetik 2017ko irailera arte bidalitako guztiak. Horren analisiaren emaitza gisara esan daiteke foroa benetan nabarmena dela, erraz identifikatu daitezkeela erabiltzaile liderrak eta erabiltzaileok askotariko gai ugariei buruz mintzatzen direla, gehienak produktuaren, markaren eta, oro har, mendiko bizikletaren ingurukoak direlarik. Ikerketaren ondorioa da komenigarria dela lankidetza handiagoa sustatzea erabiltzaileekin, hainbat jardueraren bitartez, beti ere beraien kultura errespetatuz eta modu kontrolatu batean beraien helburuak lortzen lagunduz, elkarrenganako konfiantza handitu nahian. Produktutik harantz, aukera berrien sorta zabala dago marka erabiltzaileei irekitzeko eta beraiekiko elkarreragina handiagoa eta hobea izan dadin.