Mario Andrés Manzi Puertas doktoregaiaren Tesiaren Defentsa
Atzealdea
Mario Andrés Manzi Puertas doktoregaiaren Tesiaren Defentsa
Tesi defentsa
Mario Andrés Manzi Puertas doktoregaiaren Tesiaren Defentsa
Irailaren 26an, ostirala, Mario Andrés Manzi Puertas doktoregaiak online formatuan defendatu zuen bere doktorego-tesia
2025·10·07

Irailaren 26an, ostirala, Mario Andrés Manzi Puertas doktoregaiak online formatuan defendatu zuen bere doktorego-tesia:
“Resource constraints as an opportunity for student innovation and entrepreneurial action: Exploring resourceful and innovative cognitive and behavioral mechanisms.”
Ikerketa Sain Milena López Pérez doktoreak eta Izaskun Agirre Aramburu doktoreak zuzendu dute, eta Sobresaliente Cum Laude Nazioarteko aipamenarekin kalifikazioa lortu zuen.
Epaimahaia:
- Lehendakaria: Jana Schmutzler de Uribe doktorea (Universidad del Norte, Kolonbia)
- Idazkaria: Joseba Iñaki Peña Legazcue doktorea (Deustuko Unibertsitatea)
- Kidea: André Moraes dos Santos doktorea (Universidade Do Vale Do Itajaí, Brasil)
Doktorego-tesiaren laburpena
Tesi honek ikasle ekintzaileek baliabide-mugak nola gainditzen dituzten ikertzen du, baliabide mugatuetatik balioa ateratzea, berrikuntza sustatzea eta banakako babesa lortzea ahalbidetzen dieten mekanismo kognitiboak eta jokabidezkoak aztertuz. Elkarrekin erlazioa duten hiru ikerlanen bidez, tesi honek ikuspegi teoriko ugari biltzen ditu. Besteak beste, Autoerregulazioaren Teoria Sozial Kognitiboa (SCT-SR), RBV Baliabideetan Oinarritutako Ikuspegia), Ikaskuntza Ekintzailearen Teoria (ELT), eta Gauzatzearen Teoria.
Horretarao ikuspegi metodologiko aurreratuak erabili dira, hala nola Gutxieneko Karratu Partzialeko Egitura Ekuazioen Modelatua (PLS-SEM), eta Beharrezko Baldintzen Analisia (NCA).
Ikerketa benetako enpresak sortzen dituzten unibertsitate-programen testuinguruan kokatzen da, hala nola LEINN (Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza) graduan, Mondragon Unibertsitatean (Espainia), eta Team Entrepreneurship programan, University of the West of England – Bristol-en (Erresuma Batua), biak Team Academy sare internazionaleko kideak. Testuinguru hauek ikasleen ekintzailetza benetako inguruneetan behatzeko aukera ematen dute, non proiektuak abiatu eta garatzeko baliabide-mugak esplizituak eta erabakigarriak diren, eta talde-lana eta esperientzian oinarritutako ikaskuntza nagusi diren.
1. azterlana SCT-SRn oinarrituta, urritasunak, hau da, baliabideen kontserbazioari eta erabilera moderatuari lotutako ezaugarri kognitiboak, Espainiako 151 ikasle ekintzaileren portaera berritzailean duen eragina aztertzen du.
PLS-SEM bidezko analisiak erakusten du, urritasunak zeharka laguntzen diola portaera berritzaileari brikolaje bitartekotza-efektu osoaren bidez. Honek agerian usten du, baliabiderekiko jokaera horrek potentzial eraldatzaile duela, urritasuna bera portaera berritzailea bihurtuz. Modu osagarrian, NCAk adierazten du brikolaje ekintzailea eta inprobisazioa beharrezko baldintzak direla portaera berritzailea sortzeko; hala ere, brikolaje ekintzailea nabarmentzen da bultzatzaile nagusi gisa. Oro har, emaitzek ekintzailetzarako baliabidearen ulermen ñabarra eskaintzen dute, jokabide indibidualak beharrezko balditza edota bitartekari diren urritasuna portaera berritzaile bihurtzeko.
2. azterlana RBVen eta ELTren ikuspegietan oinarritzen da, prozesu ekintzailea garatzeko eta ustiatzeko faseetan, portaera errekurtsiboak (brikolajea ekintzailea, bootstrapping finantzarioa eta inprobisazioa) eta jokabide berritzailea aztertzen ditu. Zehazki, Espainiako 298 ikasle ekintzaileren garapen eta ustiapen faseetako portaera berritzailearen arteko dinamika aztertu dira (151 garapen etapan eta 147 ustiapen etapan). Emaitzek erakusten dute bootstrapping finantzarioak eragin zuzena duela bi etapetako portaera berritzailean, eta brikolaje ekintzaileak, berriz, bitartekari partzial gisa azaltzen da erlazio zuzen horretan.
Halaber, portaera berritzailea egonkor mantentzen da etapen artean, ekintzailetza-fasearen arabera berrikuntza-eskakizunetan dauden desberdintasunei buruzko suposizioak desafiatuz. Teorian espero zenaren aurka, inprobisazioak ez du, bi etapetan, aldatzen bootstrapping finantzarioak zein brikolaje ekintzaileak portaera berritzailearekin duten erlazioa, eta horrek testuinguruaren eragin mugatua iradokitzen du. Azterlan honek ere erakusten du baliabideak integratzeko gaitasunak, brikolaje ekintzailetasuna, funtsezkoa dela ekintzailetza-prozesuaren bi faseetan, bitartekaritza-efektu sendoak azalduz.
3. azterlana gauzatzearen teorian oinarritzen da, portaera berritzaileak brikolaje ekintzailea ekintza ekintzaile bihurtzea ahalbideratzen du, Erresuma Batuko 101 ikasle ekintzaileren lagin bidez. Emaitzek erakusten dute brikolaje ekintzaileak eragin positiboa duela bai garapen-jardueretan, baita ustiapen- jardueretan ere, baina portaera berritzailearen bitartekaritza oso baten bidez.
Baliabideen eta ekintzaren arteko zuzeneko erlazioei buruzko suposizio tradizionalen aurka, azterlanak erakusten du portaera berritzailea funtsezko mekanismoa dela, eta, horren bidez, errekurtso-praktikak emaitza zehatz bihurtzen direla. Azterketak jokabide berritzailearen dimentsio espezifikoak ere erakusten ditu (zalantzan jartzea, behatzea, esperimentatzea eta sareak ezartzea), jokabide hoien bitartez, ikasle ekintzaileek brikolaje ekintzailea ekitza ekitzaile bihurtuz.
Oro har, ikerketa horiek berrikuntza eta ekintza ekintzailearen azpian dauden mekanismoak sakonago ulertzen laguntzen dute, baliabideen mugak dauden testuinguruetan. Tesi honek brikolaje ekintzailea ezartzen du portaera berritzailearen eta garapen eta ustiapen jardueren motor nagusi gisa. Zalantzan jartzen ditu ezaugarri kognitiboen eta emaitzen arteko zuzeneko harremanei buruzko kasu konbentzionalak, eta agerian uzten du ikasleen ekintzailetzarako beharrezkoak diren baldintzen izaera mailakatua.
Emaitzek inplikazio baliotsuak eskaintzen dizkiete ikasle ekintzaileei, hezitzaileei eta erakundeei, baita laguntza-programei ere, baliabideak hornitzetik gaitasunak garatzera bideratutako ikuspegi-aldaketa iradokitzen baitute.
Arlo metodologikoan, aitziktik, tesiak erakusten du nahikotasunean eta premiazko baldintza oinarritutako ikuspegien balio osagarria, eta, horrela, ekintzailetzako ikerketan aurrerapen metodologikoa egiten laguntzen du.
