Alberto Irezabal Vilaclara Jauna-k aurkezturiko doktoretza-tesia

Atzera

Alberto Irezabal Vilaclara Jauna-k aurkezturiko doktoretza-tesia

Tesi defentsa

Alberto Irezabal Vilaclara Jauna-k aurkezturiko doktoretza-tesia

Gestión y apropiación de alternativas en la cadena de valor del café para la construcción del “buen vivir” en américa latina.

2020·10·16

$titulo.getData()


Zuzendaria : Frederick Freunlich Doktorea – Mondragon Unibertsitatea 

Epaimahaiaren kideak: 

Lehendakaria- Dra. JOSUNE SÁENZ MARTÍNEZ Doktorea 
UNIBERTSITATEA-IKERKETA ZENTROA: Deusto Unibertsitatea- 
Kargua: Irakaslea eta ikertzailea. Deusto Business School-eko dekanaordea

Idazkaria - LEIRE URIARTE ZABALA Doktorea 
UNIBERTSITATEA-IKERKETA ZENTROA : Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI 
Kargua: Irakasle eta ikerlaitzea LANKI. 

1. Kidea - FRANCISCO JAVIER ARELLANO YANGUAS Doktorea 
UNIBERTSITATEA-IKERKETA ZENTROA: Deusto Unibertsitatea 
Kargu: Irakasle doktorea. Deusto-ko Etika Aplikatua Zentruko Zuzendaria.

LABURPENA

Alternatiben kudeaketa eta jabetza, kafearen balio katean, “ondo bizitzearen” eraikuntzarako Latino Amerikan. 
Balio kate globaletan dagoen gizagabetza gero eta handiagoa ikusita, tesi honen helburua hau izango da: Latino Amerikan, kafearen balio katean, ekoizle txikiek bizi duten bazterketa eta pobrezia gainditzeko existitzen diren hiru alternatiben azterketa sakona egitea. Literatura zientifikoan dauden hainbat hutsune garrantzitsu jorratu nahi ditu. Bestek beste, enpresa sozial zein solidarioen eta “bizitze onaren” arteko erlazioa hobeto ulertzea, eta kafea ekoizten duten erakundeen balio kate osoan, pertsonen kudeaketa eta partaidetza sistema estrategia bideragarria den aztertzea. Ikerketa, Ekonomia sozial eta solidarioan oinarrituta dauden eta Mexikon eta  Kolonbian kokatzen diren bi esperientziatan eta Latino Amerikan zabalduta dagoen erakunde sare bateko esperientzia ekonomiko-ekoizle baten gauzatu da.  

Ikerketa galderek organizazio hauek merkatuak eta komunitateak eskatzen duten erritmo ezberdinen ondorioz sortutako tentsio ezberdinak konpontzeko erabilitako kudeaketa estrategiak ezagutzen lagundu dute eta baita erakunde hauetan inbolukratutako pertsonek, beraien “bizitze onaren” bilatze horretan, beraien organizazioetan daukaten erlazionatzeko modua eta beraien proiektu partekatuarekiko atxikipena ezagutzen ere. 

Ikerketa galderei erantzuna emateko metodologia ezberdinak erabili dira, batez ere, ikerketa-akzioan oinarritutakoak. Hala nola, behaketa partehartzailea eta ikerketa-akzio partehartzailea erabili dira eta Kolonbiaren kasuan baita erdi egituratutako elkarrizketak ere. Ikerketaren emaitzek  kafearen balio katearen maila ezberdinetan enpresa sozial eta solidarioek pertsonen “bizitza onari” egindako inpaktu positibo eta negatiboak erakusten dituzte, literatura zientifikoari ebidentzia enpirikoan, datu berrietan eta ñabardura analitikoetan ekarpenak eginez.  Ikerketako emaitzek erakusten dute zer nolako tentsioak bizi izan diren organizazio hauetan eta zeintzuk izan diren proiektuaz atxikitzeko modu eta graduak. Bestalde, kafe ekoizleek beraien organizazioetako balio kate osoa indartzeko inplementatzen dituzten edo inplementatu beharko lituzketen estrategiei buruzko eztabaida gaiak ere erakusten ditu. Bukatzeko ikerketa lanak dituen limitazioak aurkezten dira ikerketa-akzioa metodologiaren ondorioz datozenak eta etorkizunerako inplikazio praktiko-zientifikoei aipamena egiten zaie.