Maite Anaya Rodríguezen tesi defentsa

Atzera

Maite Anaya Rodríguezen tesi defentsa

Tesi Defentsa

Maite Anaya Rodríguezen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “Las relaciones colaborativas interempresariales en el sector de componentes de automoción en la Comunidad Autónoma del País Vasco: Colaboración cliente-proveedor en el caso Autocap”. BIKAIN kalifikazioa lortu du.

2020·01·09

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: “Las relaciones colaborativas interempresariales en el sector de componentes de automoción en la Comunidad Autónoma del País Vasco: Colaboración cliente-proveedor en el caso Autocap”. BIKAIN kalifikazioa lortu du.
 
Tesiaren izenburua: “Las relaciones colaborativas interempresariales en el sector de componentes de automoción en la Comunidad Autónoma del País Vasco: Colaboración cliente-proveedor en el caso Autocap”.
Zuzendariak: Mariangélica Martínez Chávez (Mondragon Unibertsitatea) eta Nekane Morales López (Mondragon Unibertsitatea). 
 
o Eguna: abenduak 19, osteguna.
o Ordua: 12:00etan.
o Lekua: Oñatiko Kanpusaren Areto Nagusian.
 
Epaimahaia:
Lehendakaria: David Carnicer Sospedra (Consortia Consultores eta Universidad de Valencia).
Idazkaria: David Sánchez Bote (Mondragon Unibertsitatea).
Kidea: Tomás Iriondo Astigarraga (GAIA)
 
Laburpena
 
Enpresen lehiakortasuna da, neurri handi batean, bezeroen beharrei erantzuteko eta bezeroentzako balioa sortzeko enpresek duten gaitasuna. Hauek gero eta zorrotzago eta konplexuago dira ebazten, balio-kateko gainerako eragileetara mugituz doazelarik. Horregatik, autogintza sektoreko lehen mailako hornitzaile enpresek beraien enpresaren mugetatik haratago dauden ezagutza berriak eskuratu behar dituzte. Horrek beste eragile batzuekin erlazionatzeko modu berriak eskatzen ditu, lankidetzarako harremanetan oinarrituta, bezeroari balio handiagoa emateko eta errendimendu hobea lortzeko produktuen garapenean. Norabide honek harreman horiek kudeatzeko beharra eta estrategiak beste hornitzaileekin egokitzeko beharra dakar, balio-katearen jarduera guztietan eraginkorra izan eta estrategiak zabaldu ahal izateko.
 
Doktorego tesi honek helburu du aztertzea Euskal Autonomia Erkidegoko automobilgintza osagaien sektoreko enpresen arteko lankidetza kontzeptua. Ikerketa honek lankidetza erlazioa eta hauetan eragiten duten faktoreak aztertzen ditu diseinu kualitatiboren bidez. Lehenik, aurre esplorazio ikerketa baten bidez 44 enpresa analizatuz eta, bigarrenik, kasu bakarreko azterketa txertatu baten bitartez Autocap3 enpresaren lau esperientzia ezberdinen azterketa sakona eginaz.
 
Batetik, datuen analisiaren bitartez, enpresen lankidetza-prozesuen egituraketak garrantzi handia daukala ondorioztatu da, batez ere, hasierako bazkidearen aukeraketa eta hitzarmenaren formalizazio faseak, hauek baitira elkarlana aurrera ateratzeko oinarriak. Bestalde, lankidetza-hitzarmenetan eragina duten hainbat faktore koordinatzearen garrantzia ondoriozta daiteke; hauek, denboran zehar, elkartze harreman iraunkorrak bultzatzen dituztelarik; horien artean, konpromezua eta komunikazioa eta informazioaren kudeaketa. Beraz, faktore horien kudeaketa egokiak lankidetza hitzarmenen arrakasta areagotzen du.
1 Autocap Izena sortu egin da enpresaren benetako identitatea mantentzeko asmoz