Maitane Garmendiaren tesi defentsa

Atzealdea

Maitane Garmendiaren tesi defentsa

Tesia

Maitane Garmendiaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: State-of-charge (SOC) algorithm design methodology for implementation on battery management systems (BMS) of industrial Li-Ion battery packs

2017·05·02

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: State-of-charge (SOC) algorithm design methodology for implementation on battery management systems (BMS) of industrial Li-Ion battery packs
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Jonan Barrena; Ion Etxeberria Otaduy
  • Epaimahaia:

Laburpena

Tesi honen helburu nagusia  Li-Ioizko baterien BMSaren (Battery Management System ingelesez) parte diren diagnosi eta gestiorako algoritmoen aurkeraketa/diseinurako helburu anitzeko metodologia baten proposamen eta aplikazioan datza. Metodologia honek diagnosi eta gestiorako erabiltzen diren algoritmoak zein algoritmo hauen zehaztasuna mugatzen duten faktoreak kontsideratzen ditu. Bere helburua aplikazio bakoitzerako soluziorik aproposena aurkitzea da gako diren adierazle espezifiko batzuetan oinarrituta (Key Performance Indicators (KPI) ingelesez). Lana batez ere baterien karga egoera (SOC) estimatzeko estrategien diseinu eta aukeraketara orientatu da.

Proposatutako metodologia  SOC-aren estimaziorako algoritmoetan aplikatu da orokorki, bai zelda eta baita battery pack mailan ere. Lan hau simulazio ugariz (250tik gora) eta  Li-Ioizko 18 zelda ezberdinen datu esperimentalez indartu da, teknologia honen merkatua bere osotasunean kontsideratuz. Algoritmoen sendotasuna kuantifikatzeko, euren inplementazioaren konplexutasuna neurtzeko, beharrezkoak dituzten baliabide konputazionalen exijentzia neurtzeko eta azkenik, karakterizazio eta parametrizazio zailtasunak neurtzeko, algoritmo hauek karga profil espezifikotan, zelda ezberdinen aurrean eta ezaugarri ezberdinetako BMSen inguruan aztertu dira.

Amaitzeko, proposatutako metodologia LiFePO4 (LFP/C) zeldetan oinarrituriko battery pack baten SOC diagnostiko sistema baten diseinuan aplikatu da, igogailu bateko erabilerara orientatuta. Diseinaturiko algoritmoa BMS batean balioztatu da.