Joseba Andoni Agirreren tesi defentsa

Atzealdea

Joseba Andoni Agirreren tesi defentsa

Tesia

Joseba Andoni Agirreren tesi defentsa

Joseba Andoni Agirrek Bikain CUM LAUDE kalifikazioa lortu du

2017·09·19

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Método para la adaptación de transformaciones M2M legadas ante cambios en la lógica de mapeo y a extensiones de metamodelos mediante perfiles
  • Doktoretza programa: INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA 
  • Tesi zuzendaria: Goiuria Sagardui
  • Epaimahaia:

Laburpena

Doktore-tesi honetan, Goiuria Sagardui Doktoreak zuzendu duena eta Bikain CUM LAUDE kalifikazioa lortu duena, Joseba Andoni Agirrek TRANSEVOL metodologia aurkeztu zuen. Berau, sistema txertauen garapenean transformazioak betebehar ez funtzional (BEZ) berrien eraginez aldatu behar direnean aplikatzeko soluzioa da.

Softwarea produktu elektronikoen funtsezko atala bihurtu da. Sistema txertatu elektronikoen softwarea garatzean betebehar funtzionaletaz aparte baldintza ez funtzionalak ere bete behar dira. Beraz, sistema hauen diseinuan ezinbestekoak dira: softwarearen tamaina, energia-kontsumoa, erantzun denborak, segurtasuna edo fidagarritasuna. Baldintza hauei betebehar ez funtzionalak (BEZ) deritzote. BEZ-ak ezinbestekoak dira sistema txertatuen garapenean. Software arkitekturak eta ereduetan oinarritutako software garapena sistema txertatuen ekoizpenerako metodología onuragarriak dira. Azken urteetan garapen eredu hauek sistema txertatuen industrian barneratzen hasi dira. Ereduetan oinarritutako software garapenaren helburua sistemaren abstrakzio maila handitzea eta gauzapena automatizatzea da. Ereduetan oinarritutako software garapenean eredua da software ekoizpenaren elementu zentrala. Ekoizpen prozesuan ereduak etengabe eraldatzen dihoaz softwarearen kodea lortu arte. Ereduetan oinarritutako software garapenean ereduen eraldatzeak transformazio erregelen bitartez gauzatzen dira. Transformazio erregelen diseinua, gauzapena, aldaketa eta balidapena konplexua da. BEZ berri bat agertzean metaereduak, ereduak eta transformazioak aldatu behar dira.

Lan honetan laguntzeko TRANSEVOL izeneko metodologia aurkezten da. TRANSEVOL transformazioen aldaketa gauzatzeko metodologia da. TRANSEVOL transformazioak BEZ berrien eraginez aldatu behar direnean aplikatzeko soluzioa da. Bi egoera zehatzetan aplikatzen da TRANSEVOL: (a) metaereduak aldatu gabe eraldatze logika aldatu behar denean eta (b) metaereduei perfilak ezartzeagatik eraldatze logika aldatu behar denean. TRANSEVOLek transformazioren aldaketa prozesuaren denbora murrizten du. TRASNEVOLek egin beharreko aldaketak kalkulatu eta kokatzen ditu. Horretarako, transformazioen exekuzio aztarnak eta ereduen arteko desberdintasunak erabiltzen ditu. Lan honetan TRANSEVOL metodologia gauzatzen duen tresna bat garatu da metodologiaren baliogarritasuna egiaztatzeko.