Javier Vicente Teixidóren tesi defentsa

Atzera

Javier Vicente Teixidóren tesi defentsa

TESIA

Javier Vicente Teixidóren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “Embedded nanocomposite based preload force sensor for ball screws”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE eta DOCTOR INTERNACIONAL mentzioak lortu ditu.

2020·01·16

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “Embedded nanocomposite based preload force sensor for ball screws”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA.
  • Tesi zuzendariak: José Manuel Abete Huici, Aitzol Iturrospe Iregui.
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Carlos Miguel da Silva Costa (University of Minho)
    • Mahaikidea: Franck Andres Girot Mata (EHU-UPV)
    • Mahaikidea: Maria del Carmen Rial Tubio (BCMaterials, Basque Center of Materials)
    • Mahaikidea: Pedro José Arrazola Arriola (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Jaione Iriondo Gabilondo (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Dokumentu hontan boladun torloju sentsorizatu baten garapena aurkezten da. Makina-erreminten elementu kritikoa izanik, prekarga indarra eragin zuzena du pieza mekanizatuen kalitatean. Material sentsore funtzionalen bidez prekarga neurtzeko sistema berri baten garapena boladun torlojuen balio erantsi kritiko gisa identifikatu zen.

Literaturan aurkitutako sentsorizazio teknologien artean, nanokomposito piezoresistibo polimerikoak identifikatu ziren prekarga indarra neurtzeko aukera baliotzat. Material funtzional hauen abantaila nagusiak kargarekiko sentikortasuna, kostu txikiagoa eta txertatzeko erraztasuna dira. Bereziki, aplikaziorako PVDF-n eta karbono alotropoetan oinarritutako material piezoresistiboak aukeratu ziren, PVDF-ren propietate termikoak, mekanikoak eta zahartze propietateak helburu aplikaziora egokitzen zirelako. PVDF-n oinarritutako nanokomposito piezoresistibo desberdinak ebaluatu ziren. Bere propietate morfologikoak, termikoak, elektrikoak, mekanikoak eta elektromekanikoak aztertu dira laborategiko probetan.

Boladun torloju sentsorizatuaren diseinua egin zen W-model diseinurako estrategia jarraituz. Sentsoreen konfigurazio ezberdinak probatu ziren, dinamikoki eta estatikoki. Azken diseinuak material piezoresistiboa erabiltzen du film mehe formatuan, azkoin eta zirrindolaren artean kokatuz. Garatutako diseinuak industria baldintzak bete zituen kostuari, konplexutasunari eta diseinuari dagokionez. Garatutako prekarga detekzio sistema laborategiko baldintzetan frogatu, kalibratu eta balioztatu zen.

Azkenik, sentsorizatutako boladun torlojuaren prototipoa DIN 69051/3 arau industrialaren bidez frogatu eta balioztatu zen. Prekarga aldatzeko mekanismo bat diseinatu zen prekarga ezberdinetan eta prekarga dinamikoetan bola torloju sentsorizatua balioztatzeko. Garatutako diseinuak industria eta errendimendu baldintzak betetzen zituen.