Iván Torranoren tesi defentsa

Atzealdea

Iván Torranoren tesi defentsa

Tesia

Iván Torranoren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: "Low-speed wind tunnel design, setup, validation and testing of airfoils in turbulent inflow conditions"

2016·11·07

$titulo.getData()


Laburpena

Doktoretza tesi honen helburua Mondragon Unibertsitatean eraiki den abiadura baxuko haize tunelaren diseinua eta eraikuntza izan da, bertan perfil aerodinamikoen portaera aerodinamikoa aztertzeko Reynolds baxuetan. Lehenik, tunelaren proba sekzioko fluxu baldintzak aztertu dira definitutako kalitate irizpideak betetzen direla bermatzeko. Behin tunela balioztatuta, helburua zurrunbilo mailak haize errotetan erabiltzen diren perfil aerodinamiko baten portaera aerodinamikoan duen eragina aztertzea izan da. Nahi bezalako zurrunbilo maila sortzeko, burdin sare bat kokatu da aztertu beharreko perfilaren aurrean bere eragina aztertuz. Bigarren fase batean, zenbakizko analisi bidez burdin sareak sortutako turbulentzia aztertzeko modeloak definitu dira. Alde batetik, zenbakizko metodo sinpleenek (Reynolds Averaged Navier-Stokes) burdin sareak sortutako zurrunbilo eskala handienak askatzeko duten gaitasuna aztertu da, ondoren ezagutza hau burdin sareen diseinura orientatuz. Beste alde batetik, Large Eddy Simulation zenbakizko modeloak Reynolds baxuko aerodinamikako aplikazioetan sarrerako zurrunbilo baldintzak sortzeko duen gaitasuna aztertu da. Zenbakizko metodoen bidez lortutako emaitzak haize tunelean egindako entseguekin konparatuz balioztatu dira 100 balioko Reynolds-a duen (Taylor-en eskalan oinarrituta) turbulentzia sortuz burdin sare pasiboaz.