Egoitz Martinezen tesi defentsa

Atzealdea

Egoitz Martinezen tesi defentsa

Tesia

Egoitz Martinezen tesi defentsa

Sobresaliente Cum Laude eta mención Doctor Internacional kalifikazioak lortu ditu.

2017·09·28

$titulo.getData()


Laburpena

Azken hamarkadan, energia biltegiratze sistema (Energy Storage System, ESS) elektrokimikoek  garapen nabarmena jasan dute, gaur egungo garraiobide eta energiaren ekoizpenaren eredua zeharo alda dezakeen teknologia bezala nabarmendu arte. Testuinguru honetan, biltegiratze teknologia ezberdinen artean, beraien dentsitate energetiko, potentzia eta ziklabilidade paregabegatik, Litio-ioizko (Li-ion) bateriak azaltzen dira etorkizun oparoenarekin. Hala ere, Li-ion baterien koste altuak elektro-mugikortasun eta sarera konektaturiko ESS egonkorren behin betiko konponbide nagusi bezala ezartzea oztopatzen du.

Elektro-mugikortasun aplikazio gehienetan, biltegiratze sistemaren pisu, bolumen eta gaitasun energetikoen arteko oreka zorrozki ebaluatu behar izaten da. Erabilpenaren ondorioz bateriak ezaugarri energetikoak murriztu ahala, EESa ibilgailu elektrikoko (Electric Vehicle, EV) beharrak asetzeko gaitasunak galtzen doa, bateria berri batengatik aldatua izan behar arte. Aldiz, autoetatik ateratako bateria zahartu horiek, eskakizun maila baxuagoa duten aplikazioetarako baliagarriak izaten jarraitzen dute. Biltegiratze bateriak elektro-mugikortasun aplikaziotik baztertzen diren momentuan aplikazio berri batean erabiltzeak, beraien hondar-balioa handitu egiten du. Horrela, bigarren bizitzako bateria goitizenaz ezagutzen diren biltegiratze sistema hauek, ibilgailu elektrikoen hasierako kostea gutxitzeko erabakigarriak izan daitezkeela kontsideratzen da. Bestalde, operazio baldintza lasaiagoak dituzten aplikazioetan eta Li-ion bateria berriekin alderatuta, bigarren bizitzako bateriak ekonomikoki aukera interesgarriagoa izan litezke.

Bigarren bizitzako bateria kontzeptuak, autore eta interes-talde ezberdinek esku hartzen duten testuinguru ekonomiko konplexu bat dakar, non erabilpen automobilistikoa (lehenengo bizitza), erabilpen post-automobilistikoa (bigarren bizitza) eta bien arteko bitartekaria kontutan eduki behar diren. Halaber, ibilgailu elektrikoetako baterien berrerabilpen hipotetiko honen bideragarritasun teknikoa, baterien portaera eta zahartzeko joeraren menpe dago. Mundu zabalean bigarren bizitzako baterien inguruan argitaratutako lanak, baterien bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta  ingurugiro ikuspegitik aztertuak izan dira. Azterketa bibliografiko honen ondorioz, bigarren bizitzako baterien kontzeptua heldutasun egoera goiztiar batean dagoela baieztatu ahal izan da, maiz bigarren bizitzako baterien zahartze prozesuaren garrantzia gutxietsiaz.

Testuinguru hau kontuan izanda, doktore-tesi lan honek bigarren bizitzako Li-ion baterien balioztapen tekno-ekonomiko bat egiteko metodologia berritzaile bat proposatzen du, baterien gaitasun teknikoen balioztapen esperimentalean oinarrituz. Lan esperimental honen ondorioz, baterien degradazioak bigarren bizitzako kontzeptuaren bideragarritasun ekonomikoan duen eragina balioztatu da. Proposaturiko metodologia lau fase nagusitan oinarritzen da:

  • 0. Etapa : Aplikazioen aurre-azterketa.
  • 1. Etapa: Lehenengo bizitzako baterien zahartzea.
  • 2. Etapa: Bigarren bizitzako baterien portaera eta zahartzearen ebaluazioa. 
  • 3. Etapa: Bigarren bizitzako baterietan oinarritutako energia biltegiratze sistemen dimentsionamendua eta analisi ekonomikoa.