Carlos Fernando Nicolasen tesi defentsa

Atzealdea

Carlos Fernando Nicolasen tesi defentsa

Tesia

Carlos Fernando Nicolasen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Re-use of tests and arguments for assessing dependable mixed-criticality systems. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2017·09·15

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Re-use of tests and arguments for assessing dependable mixed-criticality systems
  • Doktoretza programa: INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Goiuria Sagardui, Peter Puschner
  • Epaimahaia:

Laburpena

Kritikotasun  nahastuko  sistemen  segurtasun  ebaluazioa  jarduera  neketsua  da   beraien   heterogeneotasuna dela eta. Sistema hauen oinarria arkitektura integratuen paradigman datza, non hardware konpaktu  batek exekuzio plataforma eta komunikazio interfaze ugari integratu ahal dituen segurtasun baldintza desberdineko funtzio konkurrenteak inplementatzeko. Konputazio plataformek isolamendu eta akatsen aurkako mekanismo egokiak emateaz gain, segurtasun arauek definituriko jarraibideak jarraitu behar dituzte kritikotasun mistodun aplikazioen garapenean. Sistema hauen zertifikazio prozesuaren kostua murrizteko aukera bat platafonnetan oinarritutako garapenean (PBD) datza. Garapen planteamendu hau  modeloetan  oinarrituriko  garapena  da (MBD) non modeloaren logika, hardware eta garapen  desberdinak  sistemaren  propietateen  eta  portaeraren aurka aztertzen diren. Kritikotasun mistodun sistemen PBD garapenak etekina ateratzen dio moduluetan oinarrituriko segurtasun propietateei, adibidez: segurtastm kasu modularrak (MSC). Modulu hauek kritikotasun mistodun  produktu-lerroak  ere hartzen  dituzte kontutan.

Berifikazio   eta   balioztatze   (V&V)   jarduerek esfortzu kontsideragarria eskatzen    dute    segurtasun­
kiritikoetarako elektronika programagarrien garapenean. Kritikotasun mistodun sistemen konfiantzaren ebaluazioaren eta V&V jardueren helburua segurtasun eskariak jasotzen dituzten frogak proportzionatzea da. Kritikotasun mistodun sistemen modelo bidezko garapenek zeregin gehigarriak atxikitzen dizkio V&V jarduerari, fase honetan analisi gehigarriak (hots, simulazioak) zehazten direlako. Bestalde, kritikotasun mistodun sistemen integrazio fasean, hardware-in-the-loop (Hil) simulazio plantel< V&V iniziatibak sostengatzen dituzte non testen automatizazioan eta akatsen txertaketan funtsezko jarduerak diren. Jarduera hauek frogen errepikapena eta segurtasun  mekanismoak  egiaztzea  ahalbidetzen  dute.
 

Tesi honek V&V artefaktuen berrerabilpenerako estrategiak  proposatzen  ditu,  kritikotasun  mistodun sistemen egiaztatze azkarrerako sistema mailan eta garapen prozesuko azken faseetaraino erabili daitezkeenak. Esate baterako, test kod'earen berrabilpena akats aurkako mekanismoak egiaztatzeko, modelotik X-in-the-loop (Xil)-ra eta kodetik Xil-rako konbertsioa Hil sirnulaziorako eta argumentazio  egitura bat DREAMS Europear proiektuan definituriko arkitektura estiloa11 oinarrituriko segurtasun kasu modularrak automatikoki eta gradualki sortzeko.