Argiñe Alacanoren tesi defentsa

Atzealdea

Argiñe Alacanoren tesi defentsa

Tesia

Argiñe Alacanoren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Modelado y análisis de sistemas de distribución en DC orientado a buques con propulsión eléctrica

2017·05·09

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Modelado y análisis de sistemas de distribución en DC orientado a buques con propulsión eléctrica
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Gonzalo Abad;  Juan José Varela
  • Epaimahaia:

Laburpena

Lan baldintza jakin batzuetan dabiltzan propultsio elektrikoko ontzietan, oinarritzat potentziako elektronika duten korronte zuzeneko distribuzio sistemek (Power Electronics Based DC Distribution Systems) onura edo abantaila dezente dituzte oinarritzat korronte aldakorra duten distribuzio sistemekiko. Onura horien artean aurkitzen dira energia sorkuntzaz arduratzen diren sistemen eraginkortasun energetiko handiagoa (potentzia aktiboa bakarrik transmititzen da eta abiadura aldakorrean operatzen dute) eta sinkronizaziorik eza, erregai kontsumoaren murrizketa, emisio kutsatzaileen kopuruak txikiagotzea, energia berriztagarrien eta biltegiratze-sistemen integrazio errazagoa edo sistema elektrikoaren pisu eta bolumenaren murrizketa.

Tesi honek modelo analitiko baliagarri bat proposatzen du, oinarritzat potentziako elektronika duten korronte zuzeneko distribuzio sistemen egonkortasuna, portaera dinamikoa eta seinalearen kalitatea aztertzeko. Modelo analitiko hori kostu konputazional baxukoa da, eta aldagai askokoa da. Distribuzio sisteman kontenplatzen diren elementu guztiak (korronte zuzeneko sarea, bertako inpedantzia parasitoak eta potentziako elektronikako bihurgailu ezberdinak) bakoitza bere aldetik modelatzen dira (hurbilketa holistikoa) eta, ondoren, elementu guztien modeloak interkonektatuz, distribuzio sistema osoa errepresentatzen duen modelo analitiko lineala lortzen da. Tesian zehar, modelo analitikoaren hainbat erabilera azaltzen dira, sistemaren egonkortasunean eta portaera dinamikoan arreta jarriz. Sistemak ezarritako erantzun dinamikoko espezifikazioak bete eta bihurgailuen babesa bermatu ditzan, korronte zuzeneko bus tentsioaren erregulaziorako sintoni metodo bat proposatzen da. Horretaz gain, sarearen diseinuaren parametroek eta bihurgailuen kontrolaren parametroek sistemaren gain duten eragina aztertu egin da. Bestalde, sareko erresonantzien eragina arintzeko helburuarekin, bihurgailuaren kontrol arkitekturan moteltze aktiboarekin inplementatu daitekeen kontrol estrategia bat proposatzen da.

Modelo analitikoaren balioztatzea Matlab/Simulink & SimPower Systems simulazio ingurunean burutu da, baita ontzi erreal baten arkitektura edo konfigurazioa duen entsegu plataforma batean ere, bere eraginkortasuna erakusteko.