Aitor Oyangurenen tesi defentsa

Atzera

Aitor Oyangurenen tesi defentsa

Tesia

Aitor Oyangurenen tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Effect of temperature on the preload variation of double nut ball screw. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2017·12·12

$titulo.getData()


Laburpena

Azkoin bikoitzeko boladun torlojuak nagusiki makina herramintan erabilitako eragingailuak dira, non hauek zurruntasuna, abiadura eta zehaztasuna batzen dituzten. Makina hauen eskakizunek gero eta abiadura handiagoak eskatzen dituzte, aldi berean zehaztasuna mantenduz edo hobetuz. Lan baldintza hauetan, boladun torlojuen prekarga beharrezkoa da, gutxieneko zurruntasuna bermatzeko eta joko axiala ekiditzeko. Prekarga bi azkoinen artean eraginarazten den indar bat da, zeinetan bolak beti kargatuak mantentzen diren, portaera dinamikoan, indar axial maximoan eta zerbitzu bizitzan eragina izanik. Aitzinapen abiaduren igoerak, prekarga maila altuagoak behartzen ditu, bero sorrera handituz eta ondorioz distortsio termikoak ere handituz. Gaur egun arte, alderdi termo-mekanikoa aztertu izan duten ikerketa lan gehienek ardatzeren luzapena estimatzen saiatu izan dira, hala ere, berriki publikatutako ikerketek, prekargak tenperaturaren eraginez aldaketa nabarmenak izan ditzakeela goraipatu dituzte.

Doktore tesi honetan beroketa termikoak sortutako perkarga aldaketaren arazoa ikertzen da azkoin bikoitzeko boladun torlojuentzat. Alde batetik, arazoa ikuspuntu experimentaletik aztertzen da, horretarako bi entsegu makina desberdin erabiliz. Prekargaren aldaketa termikoaren magnitudea neurtzen da hasierako prekarga eta abiadura baldintza desberdinetarako \%56.4-ko prekarga aldaketa maximoak lortuz tenperatura orekatzen denean. Prekargaren eboluzioa aztertzen da posizio axial eta gradiente termiko desberdinetarako, non ikusten den prekargaren aldaketa oso sentikorra den azkoinen eta ardatzaren arteko gradiente termikoarekiko. Osagarri bezala, entsegu mota desberdinak egiten dira, azkoin arteko distantzia, lubrikazio aukera, ardatz sostenguen konfigurazioa edo bolen materiala bezalako parametroak aztertuz.

Jatorri termikoa duen prekarga aldaketaren mekanismoetan sakontzeko eta diseinu herraminta izateko helburuaz, perkarga termikoaren aldaketa aurreikusten duen eredu numeriko bat landu eta experimentalki balidatzen da. Eredu hau elementu finitoen metodoan (EFM) oinarritzen da, eta eredu mekaniko bat eta termiko batez osatzen da, horretarako kontaktu helikoidalak kontutan izanten dituen 3D geometria erabiliaz. Akoplamendu estrategia termo-mekaniko desberdinak erabiltzen dira eta bolaren espantsio termikoa kontutan hartzen duen sub-eredu bat proposatzen da. Ereduaren bitartez tenperatura, tensio eta deformazio distribuzioak aztertzen dira, ondoren bolen kontaktu indarraren distribuzioa interpretatzen laguntzeko, non ikusten den distribuzio hori tenperaturaren ondorioz aldatzen dela. Azkenik, eredua prekarga termikoarekiko parametro geometriko desberdinek duten sentikortasuna aztertzeko erabiltzen da, non ikusten den kontaktu angelua eta konformitate ratioa diren parametro sentikorrenak.