Aitor Arrietaren tesi defentsa

Atzealdea

Aitor Arrietaren tesi defentsa

Tesia

Aitor Arrietaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Simulation-Based Testing of Highly Configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimization and Debugging. SOBRESALIENTE CUM LAUDE eta Mención Doctor Internacional kalifikazioak lortu ditu.

2017·12·20

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Simulation-Based Testing of Highly Configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimization and Debugging
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Goiuria Sagarduy Mendieta; Leire Etxeberria Elorza
  • Epaimahaia:

Laburpena

Sistema Ziber-Fisikoek sistema ziber digitalak sistema fisikoekin uztartzen dituzte. Sistema hauen aldakortasuna handitzen ari da erabiltzaileen hainbat behar betetzeko. Ondorioz, sistema ziber-fisikoa aldakorrak edota produktu lerroak ari dira garatzen eta sistema hauek milaka edo milioika konfiguraziotan konfiguratu daitezke. Sistema ziber-fisiko aldakorren test eta balidazioa prozesua garestia da, batez ere probatu beharreko konfigurazio kopuruaren ondorioz. Konfigurazio kopuru altuak sistemaren prototipo bat erabiltzea ezinezkoa egiten du. Horregatik, sistema ziber-fisiko aldagarriak simulazio modeloak erabilita probatzen dira. Hala ere, simulazio bidez sistema ziber-fisikoak probatzea erronka izaten jarraitzen du. Hasteko, simulazio denbora altua izaten da normalki, software-az aparte, sistema fisikoa simulatu behar delako. Sistema fisiko hau normalean modelo matematiko konplexuen bitartez modelatzen da, konputazionalki garestia delarik. Jarraitzeko, sistema ziber-fisikoek ingeniaritzaren domeinu ezberdinak dituzte tartean, adibidez mekanika edo elektronika. Domeinu bakoitzak bere simulazio erremienta erabiltzen du, eta erremienta guzti hauek interkonektatzeko ko-simulazioa erabiltzen da. Nahiz eta ko-simulazioa abantaila bat izan ematen duen flexibilitateagatik, simulagailu ezberdinen erabilerak simulazio denbora handiagotzen du. Azkenik, sistema ziber-fisikoak simulaziopean probatzean, probak maila ezberdinetan egin behar dira (adb., Model, Software eta Hardware-in-the-Loop mailak), eta honek, proba-kasuak exekutatzeko denbora handitzen du.

Tesi honen helburua sistema ziber-fisiko aldakorren test jardunbideak hobetzea da, horretarako automatizazio, optimizazio eta arazketa metodoak proposatzen ditu. Automatizazioari dagokionez, lehenengo, erremienta-bidezko metodologia bat proposatzen da. Metodologia hau test sistema instantziak automatikoki sortzeko gai da, test sistema hauek sistema ziber-fisiko aldagarrien konfigurazioak automatikoki probatzeko gai dira (adb., test orakuluen bitartez). Bigarren, test frogak automatikoki sortzeko planteamendu bat proposatzen da helburu anitzeko bilaketa algoritmoak erabilita. Optimizazioari dagokionez, test frogen aukeraketarako planteamendu bat eta test frogen priorizaziorako beste planteamendu bat proposatzen dira, biak bilaketa alix goritmoak erabiliz, sistema ziber-fisiko aldakorrak test maila ezberdinetan probatzeko helburuarekin. Arazketari dagokionez, “espektroan oinarritutako falten lokalizazio izeneko teknika bat produktu lerroen testuingurura adaptatu da, eta faltak isolatzeko metodo bat proposatzen da. Honek, falta ezberdinak lokalizatzea errezten du ez bakarrik sistema ziber-fisiko aldakorretan, baizik eta edozein produktu lerrotan non “feature model” delako modeloak erabiltzen diren aldakortasuna kudeatzeko.