DeepTech Connect konferentziaren lehen edizio arrakastatsua ospatu da Europako 8 herrialdetan aldi berean
DeepTech Connect konferentziaren lehen edizio arrakastatsua ospatu da Europako 8 herrialdetan aldi berean
DeepTech Connect konferentziaren lehen edizio arrakastatsua ospatu da Europako 8 herrialdetan aldi berean
Joan den ostiralean DeepTech Connect konferentziaren lehenengo edizioa ospatu zen, Europako 8 herrialdetan modu simultaneoan antolatuta. Ekimenak guztira 77 ponentzia bildu zituen, eta berrikuntza teknologikoaren eta ekintzailetzaren inguruko topagune garrantzitsua bihurtu zen.

Konferentzian aurkeztutako lanak hiru kategoria nagusitan banatu ziren: ikerketa artikuluak, garapen-proiektuak eta enpresa ekintzaile berrien aurkezpenak. Formatu horrek aukera eman zuen ikerketa akademikoa, aplikazio praktikoa eta merkatura bideratutako ekimenak elkarren ondoan jartzeko.
Bestalde, ekimenaren helburu nagusietako bat nazioarteko kolaborazioa sustatzea izan da. Horretarako, herrialde desberdinetako parte-hartzaileen arteko harremanak eta lankidetza errazteko plataforma birtual bat jarri da martxan, apirilaren 20tik maiatzaren 10era bitartean erabilgarri egongo dena.
DeepTech Connect konferentzia A-SIDE proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du, EIT Higher Education Initiative programaren barruan, eta 2025-2027 aldian garatuko da. A-SIDEren helburua da goi-mailako hezkuntza erakundeetan berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea, Europako ekosistema teknologikoa indartuz.

