Hezkuntzako dozenaka ikaslek egingo dituzte praktikak eta egonaldiak atzerrian ikasturte honetan

Atzealdea

Hezkuntzako dozenaka ikaslek egingo dituzte praktikak eta egonaldiak atzerrian ikasturte honetan

GRADUAK

Hezkuntzako dozenaka ikaslek egingo dituzte praktikak eta egonaldiak atzerrian ikasturte honetan

Hezkuntzako ikasle asko buru belarri ari dira formazioa hartzen hemen edo atzerrian laster egingo dituzten paktikei buruz.

2017·10·03

$titulo.getData()


Mugikortasuna sustatzeko ahalegi handia egiten du Mondragon Unibertsitateak. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gogotsu hartzen du parte ikasle zein irakasleen mugikortasuna sutatzea helburu duten programa horietan guztietan. Oraingo asteotan, adibidez, Hezkuntzako ikasle asko buru belarri ari dira formazioa hartzen eta hemen edo atzerrian laster egingo dituzten praktikei buruz.

Izan ere, Hezkuntza Graduetako ikasleek mugikortasun programa ezberdinetan parte hartzeko aukera dute. Esaterako, praktikak atzerrian edo kanpoan egiteko aukera izaten dute "Praktikak Espainiar Estatua", "Praktikak Latinoamerikan" eta "Erasmus+ Praktikak Europan + Practicum" programen bidez edo, atzerrian egonaldia egiteko , "Erasmus+" eta "Sicue" programak.

Gradu presentzial zein onlineko ikasleak ikasurteko momentu ezberdinetan joaten dira atzerrira. Esaterako, egun, 13 ikasle daude ikasketak egiten atzerriko unibertsitateren batean. Urria eta abendua bitartean, "Praktikak Latinoamerikan" eta "Erasmus+ Praktikak Europan + Practicum" programetako ikasleek 4. mailako praktiken lehenengo egonaldia atzerrian egingo dute. Bestalde, Erasmus+ + Practicum programan 15 ikasle izango dira Italian, Polonian, Txekiar Errepiblikan, Galesen, Danimarkan, Sardinian eta, bitxia bada ere, Iparraldeko Seaskako ikastoletan. Latinoamerikan, berriz, 23 ikasle joango dira Txile, Mexiko, Guatemala, Peru edo Argentinara.

Aurrerago, 2018ko urtarrila eta otsaila bitartean, 3. mailako 25 ikasle Espiniar estatuko ikastetxe ezberdinetara joango dira praktikak egitra. Beste talde handi bat, gainera, joango da Erasmus+ ikasketak egitera atzerriko unibertsitateren batera.

Erasmu+ programa hau, Europar Batasunak kofinantziatuta dago.